Berriak Osasuna
Eu

Sindikatuek Osakidetzan abenduaren 4an, deitutako grebaren intzidentziaren behin betiko datuak

2014.eko abenduak 04

Sindikatuek Osakidetzan deitutako grebaren hiru txanden jarraipena zenbatu ondoren, parte-hartzea % 11,1(e)koa izan da.Hala, hiru txandetan lan egin behar zuten 24.937 pertsonetatik, 2.763 ez dira bere lanpostura joan. Lurralde Historiko bakoitzean grebak izan duen jarraipena, honako hau izan da.%9,4 Araban, %12,6 Bizkaian eta % 9,4 Gipuzkoan.

Profesional kategoria ezberdinak direla eta, medikuen artean bakarrik %6,8 greban parte hartu du, %10,9 erizainen artean eta beste osasun arloko gainerako langileen artean parte hartzea %15,2 koa izan da

Osakidetzako Zuzendaritzak, arratsaldean berriro ere gogoratu egin du “gaurko greba egunarekin, langileei eta pazienteei eurei ere ezartzen ari zaien tentsioa amaitzea espero dugu, batez ere pazienteekiko beraiek bait dira, behin eta berriro, mobilizazio hauen ondorioak jasatzen ari direnak. Horregatik, guztiei, barkamenak eskatu nahi diegu berriro ere”. Bestalde ere,  gogoratu egin dute “sindikatuak nahita ari direla norberaren lan-baldintzak zerbitzuaren kalitatearekin lotzen eta nahasten, zertarako eta gizartea asaldatzeko eta, ondorioz, horretatik lan-arloan onura ateratzeko. Baina gai asko ditugu mahai gainean adosteko eta aurrera egiteko, horregatik Osakidetzako Zuzendaritzak lanean jarraituko du akordioak lortzeko

 

                                                                       Gasteizen, 2014ko abenduak 4a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau