Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskararen Nazioarteko Eguna Ameriketako Estatu Batuetan

2014.eko abenduak 04

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten ere Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak abenduko bi lehen asteetan ospatuko diren zenbait ekitaldi antolatu ditu instituzio ezberdinekin elkarlanean. Insitutzio horien artean Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatea, Rhode Island Unibersitatea, Bioseko Euskal Museoa, New Yorkeko Euskal Etxea, Rhode Islandeko Euskal Etxea eta Boiseko Euzkaldunak elkartea aurkitzen dira.

Santa Barbara, Kalifornia
Abenduaren 4ean, Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak (UCSB) Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du, euskararen inguruko zenbait mintzaldi eskainiz Multi-Cultural Center Theater antzokian. Iker Arranzek "From California to the Basque Country, Non-Stop" eta Unai Nafarratek “Begiekin: with the eyes” izenpean hitzaldi bana emango dituzte.

New York, New York
Abenduaren 8an, New Yorkeko Euskal Etxeak hitzaldi bat eskainiko du euskararen etorkizunaren inguruan, irakasle eta kultura sailburu ohi,  Miren Azkarateren eskutik.

Kingston, Rhode Island
Abenduaren 9an, Rhode Island Unibertsitateak, mintzaldi bat eskainiko du “Best Practices in Bilingual Education” izenpean Miren Azkarate ohorezko gonbidatuaren eskutik. Ekitaldiak unibertsitateko Agnes G. Doody Auditorium gelan izango du tokia.

Newport, Rhode Island
Abenduaren 10ean, Rhode Islandeko Euskal Etxeak ekitaldi bat ospatuko du Newport Library liburutegian, zeinetan euskal kultura atzerrian sustatzeko aukera desberdinak aurkeztuko diren.

Boise, Idaho
Abenduaren 2tik 7ra, Boiseko euskal komunitateak dantza, abesti, gabon kanta eta Boiseko Euskal Museoaz disfrutatzeko aukera izango du euskara eta euskal kultura ospatzeko helburuz.

Euskararen Nazioarteko Eguna, 1995az geroztik, urtero abenduaren 3an ospatzen da Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik euskararen omenaldi bezala. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau