Berriak Osasuna
Eu

Erresonantzia magnetikoak egiteko ekipo berri batek Zumarragako Ospitalea abangoardian kokatu du irudi bidezko diagnostikoen arloan

2014.eko abenduak 05

Erresonantzia magnetiko berriak 800.000 euroko kostua du eta 100.000 laguni emango die zerbitzua, Gipuzkoako Goierri-Urola Garaia eskualdeko erreferentziazko biztanleriari.

Ekipo berriak –Osakidetzak kudeatuko du, Osatek sozietate publikoaren bitartez–, eremu-intentsitate handia daukanez, kalitate handiagoko irudiak lortzea eta atzerapenak murriztea ahalbidetuko du.

Erresonantzia magnetiko berri honen irudiaren potentziak diagnostikoak egiteko ahalmena handitzea ahalbidetzen du. Horri esker, patologiak fase goiztiarretan hobeto antzeman daitezke –adibidez, gaixotasun neurodegeneratiboak– eta tumoreen fase goiztiarrean zehaztasuna handitu daiteke.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Jon Darpón Osasuneko sailburuarekin eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera, azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoaren kokaleku diren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Erresonantzia horrek Zumarragako Ospitalea, Goierri-Urola Garaiko ESIko erreferentziazko ospitalea, abangoardian kokatu du, irudi bidezko diagnostikoak egiteko modalitate honi dagokionez.

Erresonantzia magnetikoa goi mailako prestazioak dauzkan ekipo bat da. Horri esker, Osatek/Osakidetzako langileek neurologia, traumatologia, kardiologia eta sistema baskular eta abdominalaren alorreko azterketak egin ahal izango dituzte, baita gorputzeko beste atal batzuenak ere.

Hain zuzen ere, Urkullu Lehendakariak bere eskerrona agertu die Osakidetzako profesionalei, haren aburuz, euren konpromisoa baita eskaria goraka doan honetan Osakidetza zerbitzu publiko eredugarria izatea ahalbidetzen duena. Hala, gaurkoa beste aurrerapausu bat baino ez da, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren modernizatze eta hobetzerako bidean. “Horixe bai baita, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusienetako bat, zeinari hiru eurotik bat eskeintzen dion, pertsonen osasun eta ongizatearengan duen eragina kontuan izanda”.  

Osasun Sailburuak berak ere eskerrak eman nahi izan dizkie atzo pazienteekiko duten konpromisoa berriro ere euren lan aldarrikapenen aurretik jarri zuten Osakidetzako langileei. Negoziaketarako prest jarraitzen duela adierazi arren, justifikaziezintzat jo zuen atzoko grebarako deialdia. “Gaur egun, egon badaudelako nork bere eskubideak aldarrikatzeko modu hobeak, besteak, bereziki, gaixo diren pertsonak, kaltetu gabe”, gaineratu zuen Jon Darponek.

Osakidetzako Zuzendari Nagusi Jon Etxeberriak, berriz, osasun azpiegitura berri honek dakarren onura nabarmendu du, beti ere, Osakidetzak xede duenarekin bat eginez, alegia, kalitatezko zerbitzua bermatu, pazienteek euskal osasun sistema publikoarekiko duten konfidantzari eutsi diezaioten.

   

EKIPO BERRIAK ESKEINTZEN DUENA

Erresonantzia magnetikoa (EM) erradiologiaren esparru azken urteetan aurrerapen gehien izan duen irudi bidezko tekniketako bat da. Gorputz-egituren irudiak sortzeko eremu magnetiko bat, irrati-uhinak eta sistema informatiko bat erabiltzean datza eta bere bereizgarrietako bat da ehun delikatuak aztertzeko –adibidez, garuna eta nerbioak– sentsibilitate handia daukala.

Ezarri den ekipo berriak tunel laburragoa eta arinagoa daukanez, gihar-hezurdura sistema osoaren kalitate handiko irudi bidezko azterketak lortuko dira, baita abdomen, pelbis, nerbio-sistema zentral eta aparatu kardiobaskularrarenak ere. Erresonantzia magnetiko berri honen irudiaren potentziak diagnostikoak egiteko ahalmena handitzea ahalbidetzen du. Horri esker, patologiak fase goiztiarretan hobeto antzeman daitezke –adibidez, gaixotasun neurodegeneratiboak– eta tumoreen fase goiztiarrean zehaztasuna handitu daiteke.

Azken belaunaldiko teknologiari esker, ekipo honek erresoluzio handiko irudiak ematen ditu, kalitate handiagokoak, zehatzagoak eta osoagoak. Hala, teknika aurreratuenak erabiltzeko aukera ematen du. Beraz, orain arte baino egitura txikiagoak zehaztasun handiagoarekin argitu ahal izango dira.

Ekipo honen abantailetako bat da proba egiteko denbora laburragoa eskatzen duela, eta hori onuragarria da bai gaixoarentzat (azterketa luzeak eta haien ondoriozko estresa saihestu ahal izango ditu) bai zerbitzuaren antolaketarako ere; izan ere, paziente kopuru handiagoari eman ahal izango zaio arreta, eta hala, itxaron-zerrenda murriztu egingo da.

Gainera, hala erresonantzia magnetikoaren bitartez lortutako irudiak nola erradiologiako adituen txostenak paziente bakoitzaren historia kliniko elektroniko digitalean sartuko dira. Beraz, sendagileek beraien ordenagailuan kontsultatu ahal izango dute, eta bai paperezko kopiak bai CDak desagertu egingo dira.

Ekipo berriaren kostua 800.000 eurokoa da eta Goierri-Urola Garaia eskualdean banatutako erreferentziazko biztanleriari (99.000 pertsona) emango dio zerbitzua. Profesional talde batek (radiodiagnostikoan aditu diren medikuak, teknikari adituak eta laguntzaileak) emango du zerbitzua; printzipioz, lanegunetan, 06:30etik 14:30era.

Datorren urterako, 2015erako, Goierri-Urola Garaia ESIko medikuek bideratutako 4.500 pertsonaren diagnostiko- eta laguntza-beharrei erantzungo zaiela aurreikusi da.

 

Ezaugarri teknikoak

Erresonantzia magnetikoko ekipo bat da. Tunel laburragoa eta arinagoa dauka, 1,5 teslako (mota honetako sistemetan erabiltzen den eremu-intentsitatea neurtzeko unitatea) iman supereroale bat, 32 kanalekoa, eta gradiente eta antena sistema bat.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_franco
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSATEK] Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a #HospitaldeZumarraga en vanguardia del diagnóstico por imagen ➡ http://t.…

  • @mglarragan
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a H. Zumarraga en vanguardia diagnóstico por imagen. http://t.co/4BTVf21ljH Gran…

  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Un nuevo equipo de resonancia magnética sitúa al Hospital de... http://t.co/G7c2cdBXDm

  • @alfrealday
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a H. Zumarraga en vanguardia diagnóstico por imagen. http://t.co/4BTVf21ljH Gran trabajo @vldani.

  • @alfrealday
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [OSATEK] Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a #HospitaldeZumarraga en vanguardia del diagnóstico por imagen ➡ http://t

  • @inesrora
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [OSATEK] Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a #HospitaldeZumarraga en vanguardia del diagnóstico por imagen ➡ http://t

  • @PNV_Indautxu
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [OSATEK] Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a #HospitaldeZumarraga en vanguardia del diagnóstico por imagen ➡ http://t

  • @romeronomada
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSATEK] Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a #HospitaldeZumarraga en vanguardia del diagnóstico por imagen ➡ http://t.…

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    [OSATEK] Nuevo equipo de resonancia magnética sitúa a #HospitaldeZumarraga en vanguardia del diagnóstico por imagen ➡ http://t.co/EFu53p8vKp

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)