Berriak
Eu

Lehendakariak "1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atentatuen auzibideari buruzko txostena. Euskal Kasua" izeneko txostenaren egileak hartuko ditu

2014.eko abenduak 05
  • Txostenak talde terroristek burututako atentatuetan hildakoren bat izan diren kasuak auzitegietan zein egoeratan dauden aztertzen du eta iragana argitzeko konpromisoan aurrerapausu bat da.
  • 220 hildako biktimen familiak ez dute epairik jaso. Horietatik 197 ETAren biktimak dira, 20 GAL eta BVE-enak eta 3 kasu nahasiak dira. Gainera BVE-en eta antzekoen beste 29 kasutan ez dago nahikoa datu.
  • Txostena Eusko Legebiltzarrera bidali da gaur eta eragile juridiko, politiko eta sozialekin partekatuko da biktimek justiziarako duten eskubidea bermatze aldera.

 
Iñigo Urkullu Lehendakariari gaur eman diote autoreek “1960. eta 2014, urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atentatuen auzibideari buruzko txostena. Euskal kasua”.

Eusko Jaurlaritzak 2014ko martxoaren 4an eskatu zion Carlos Fonseca kazetariari txosten hori egiteko. Bera izan da idazketaz eta koordinazioaz arduratu dena eta beste hiru pertsonaren aholkularitza izan du: Zuzenbide Penaleko irakasle eta Kriminologiako lizentziadun Enara Garro; Auzitegi Goreneko magistratu emeritu José Antonio Martín Pallín, eta Barne Ministerioko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari nagusi ohi eta Zuzenbidean lizentziadun José Manuel Rodríguez Uribes.

Txosten horren enkargua Bakegintza eta Bizikidetza Planean ezarritako aurreikuspenen barruan sartzen da, honetan zehazki: «1. ekimena. Giza eskubideen urraketei eta eratorritako ekintzei buruzko txostenak egitea». Horrez gain, «Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013)» izeneko dokumentuak berariaz egindako gomendio bati ere erantzuten dio. Txosten honek iragana argitzen laguntzeko konpromisoan aurrerapausu bat da, baita bizitzaren eskubideen urraketen aurrean konpromiso bat ere.

Txostenaren ikergaia talde terroristak burututako eta hildakoak eragin dituzten argitu gabeko atentatuen auzibidea aztertzea izan da, 1960 hasi eta gaur egun arte. Txostenak izen abizenak ere jasotzen ditu, biktimen memoriari errespetuz.

Datu zehatzak ematen ditu erakunde terroristek egindako atentatuetan hildakoen zenbait familiak beren kasua argitu gabe duten oraindik jakiteko. Datu zehatzak ematen ditu txostenak:


-Eskura dauden datuen arabera, ETAk eragindako hildakoen 197 familiak gutxienez ez dute auzia argitzen duen epairik jaso. ETAk eragindako biktimen % 23,20 dira. Horietatik 155 1970 eta 1980ko hamarkadetan eragindakoak dira.

-Eskuragarri ditugun datuen arabera, GALek, BVEk eta tankera horretakoek eragindako hildakoen 20 familiak gutxienez ez dute auzia argitzeko epairik jaso. Horrelakoen atentatuen % 29,4 dira. Gainera, beste 29 hilketa gehiagoren daturik ez dago. Oso litekeena da horietako askok jaso ez izana. Guztiak 1970 eta 1980ko hamarkadetan gertatu ziren.

-Horiez gain egile ezezaguna edo nahasia duten beste hiru kasu gehiago daude, eta horiek ere ez dute argitzeko epairik jaso.

Alegia, 220 biktimen familiek ez dute oraindik epairik jaso. Gainera, BVE-ren beste 29 kasutan ez dago nahikoa datu.

Txostenaren lehen balorazio batean, Eusko Jaurlaritzak gogoeta hauek egin nahi ditu:

·Biktimak erdigunea izatea. Argitu gabeko hilketen arazoa aztertzeko orduan biktimak eta euren egiarako eta justiziarako eskubidea dira ardatzak. Funtsean, hildakoaren familiaren tokian jarri beharra dago.

·Arazo konplexua da. Biktimekiko begirune eta errespetuagatik, eta itxaropen faltsuak ez sortzearren, ez dugu hori ahaztu behar; aitzitik, lan zaila dela onartu behar dugu, kasu gehienetan, gainera, denbora igarotzeak larriagotuta.

·Erantzukizun instituzionala. Inork ere ezin du bermatu kasu guztiak argituko direnik, baina baliabide guztiak jarri behar dira ikerketa judiziala ahalik eta gehien garatuko dela bermatzeko.

7. Eusko Jaurlaritzak arreta handiagoz aztertu nahi du txostena. Nolanahi ere, honako lehen lan-lerro hauek aurrera daitezke:

-Errekonozimendua. Kasua argitzeko epairik jaso ez duten hildakoen familiei errekonozimendu berezia eta pertsonalizatua emateko modua aztertzea. Zentzu horretan, arreta berezia ematea 1970 eta 1980ko hamarkadetako biktimen errealitateari.

-Argitzea. Iragana argitzen duten azterlanak eta txostenak egiten jarraitzea, era horretan giza eskubideen urraketen biktimen egiarako eskubideari erantzuten laguntzeko.

-Justizia. Txosten hori banatzea eta erakunde legegile, exekutibo eta judizialekin partekatzea, bai eta elkarte zein eragile sozialekin ere, biktimen justiziarako eskubidea bete dadin eskatzeko eta horretan laguntzeko.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco presenta el Informe sobre atentados con resultado de muerte no esclarecidos, perpetrados por o... http://t.co/sGduYTIsS9

  • @no_dhont
    2014.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jmrdezuribes: Ayer presentamos al Lehendakari el "Informe sobre la situación procesal de los atentados terroristas..."Caso Vasco".
    http…

  • @jmrdezuribes
    2014.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    Ayer presentamos al Lehendakari el "Informe sobre la situación procesal de los atentados terroristas..."Caso Vasco".
    http://t.co/0RiWhJL8GP

  • @iusongoni
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco presenta el Informe sobre atentados mortales no esclarecidos http://t.co/TWiPWciDk4

  • @MarisaAristu
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco presenta el Informe sobre atentados mortales no esclarecidos http://t.co/TWiPWciDk4

  • @General_RE_Lee
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco presenta el Informe sobre atentados mortales no esclarecidos http://t.co/TWiPWciDk4

  • @FernandezJonan
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el Informe sobre atentados mortales no esclarecidos http://t.co/TWiPWciDk4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Fonseca, Enara Garro, Jose Antonio Martín Pallín, José Manuel Rodríguez-Uribes