Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

CEIAren 25. urteurrenak agerian utzi du Arabako enpresa-ekimena

2014-12-04

Urteotan sortutako proiektuetako ordezkariak izan dira ekitaldiaren ospakizunean

CEIAk, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, gaur bere 25. urteurrena ospatu du; enpresa-ekimen berritzaileak sustatzeko eta horiei laguntzeko eragilea da. 

Ekitaldia Arabako Teknologi Parkeko eraikin nagusian egin dute, eta CEIAko presidente Aitor Urzelaik, zein CEIA osatzen duten erakundeetako ordezkariek hartu dute parte:  Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Arabako Ekonomia Sustapeneko diputatu José Zuritak eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Miguel Garnicak

25 urteotan, oinarri teknologia duten eta berritzaile diren 261 enpresa sortzen lagundu du, baita proiektuaren hainbat urratsetan lagundu ere: bideragarritasun-azterketa egiten, laguntza publikoen kudeaketaren inguruan aholkatzen, enpresa-trebakuntzan eta kokapenean, besteak beste. 

CEIAren babespean sortutako ekimenen ordezkarietako batzuek mahai-inguru bat egin dute iraganari, orainari eta, batez ere, etorkizunari buruz hitz egiteko.  Parte-hartzaileak ondokoak izan dira:  Iruri Knörr (Nolatan), Ángel Villa (On4U), Sergio González (Biomimetiks), María Unceta (María D’uol) eta Ivan Villalva (Albaero). 

CEIAko presidente Aitor Urzelaik ekitaldia amaitu du eta berrikuntzatik ekiten jarraitzeko gonbitea luzatu du, lurraldeko ekonomia-jarduerari balio erantsia emango dioten enpresak sortzearren. 

6 iruzkin
  • @grupospri
    2014-12-05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [CEIA] CEIAren 25. urteurrenak agerian utzi du Arabako enpresa-ekimena ➡ http://t.co/eMIXbpctku #eusgara

  • @Gob_eus
    2014-12-05

    Comentario de Twitter:
    [CEIA] CEIAren 25. urteurrenak agerian utzi du Arabako enpresa-ekimena ➡ http://t.co/eMIXbpctku #eusgara

  • @aurzelai
    2014-12-04

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "El 25 aniversario de CEIA pone de manifiesto la iniciativa empresarial de Álava" http://t.co/3P5lC1q0jH

  • @mentxu09
    2014-12-04

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: El 25 aniversario de CEIA pone de manifiesto la iniciativa empresarial de Álava http://t.co/wu06ks7s8S #CEIA25

  • @vllona
    2014-12-04

    Comentario de Twitter:
    El 25 aniversario de CEIA pone de manifiesto la iniciativa empresarial de Álava http://t.co/wu06ks7s8S #CEIA25

  • @CyberEuskadi
    2014-12-04

    Comentario de Twitter:
    "El 25 aniversario de CEIA pone de manifiesto la iniciativa empresarial de Álava" http://t.co/3P5lC1q0jH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)