Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak, CONFEBASKek, UGTk eta CC.OO.k Hirutariko Elkarrizketa Mahaia eratu dute

2014.eko abenduak 04

Edozein sindikatu- edo enpresa-erakunde erregistrotik baztertzea gaitzesteko adierazpena onartu dute 

Eusko Jaurlaritzak gaur arratsaldean eratu du modu ofizialean Hirutariko Elkarrizketa Mahaia CONFEBASK, UGT eta CC.OO.rekin batera. Gaur arratsaldean berau eratzeko Lakuan egindako bileran, aipatutako mahaiak bi adierazpen onartu ditu aho batez. Horien bitartez, batetik, elkarrizketa defendatu dute «arazoak konpontzeko biderik onena» delakoan, eta bestetik, erregistrotik edozein sindikatu- edo enpresa-erakunde baztertzearen aurka agertu dira, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatuari erreferentzia eginda. Bilera horretan, halaber, datozen hilabetetarako lan-plangintza onartu dute.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok prentsaurrekoa eman du, eta berarekin batera hauek ere izan dira: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia, CC.OO. eta UGT sindikatuetako Unai Sordo eta Raúl Arza idazkari nagusiak, eta CONFEBASK elkarteko presidente Miguel Ángel Lujua. 

Bertaratutako guztiek Hirutariko Elkarrizketa Mahaiaren eraketa nabarmendu dute, eta «egoera honetatik irteteko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko onuragarriak» diren akordioak lortu ahal izatea  espero duela adierazi du Aburtok. 

Sailburuak, onartutako bi adierazpenak ezagutarazteaz gain, gauzatuko duten lan-dinamika ere azaldu du. Hala, aurreratu duenez, Hirutariko Elkarrizketa Mahaiaren hurrengo bileran aztertuko dituzten gai urgenteenak landuko dituzte datozen asteetan. Mahaiaren hurrengo bilera urtarrilaren bigarren hamabostaldian izango da. 

Aburtok berehala eztabaidatzeko hitzartu dituzten gaiak zehaztu ditu: 

  • Euskadiko negoziazio kolektiboaren, lan-harremanen eta elkarrizketa sozialaren egoeraren azterketa eta diagnostikoa.
  • Lan-harremanen eredu berria.
  • Enpleguaren esparruan:
    • 2015-2020rako Euskal Enplegu Estrategia.
    • 2014-2016rako Enplegu Plana, baita dagokion 2015erako Plan Operatiboa ere.
    • Enpleguaren Legea 
    • Gazte Enplegurako Ituna.
    • Prestakuntza.
  • 2015-2020rako Laneko Arriskuen Prebentziorako Euskadiko Plan Estrategikoa.
  • Ekintzailetza.
  • Lan eta Familia Bizitza Uztartzeko Politikak.
  • Gizarte Ekonomia: Kooperatiben Legea, eta Partaidetutako Enpresei buruzko Ekimenak.
  • Enpresako Gizarte Erantzukizunaren Euskal Estrategia.

Gonbidapen irekia

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren eguneko gaien zerrenda eragile sozial guztiei igorriko diela adierazi du Juan María Aburtok. ELA eta LAB sindikatuek parte ez hartzeari dagokionez, Aburtok adierazi du bakoitzak egiten duena erabakiko duela eta egiten ez duenaren erantzule izango dela.

Parte hartzeagatik, finantzaketarik ez

Gizarte Elkarrizketarako Mahaira joaten denak finantzaketagatik egiten duela egindako adierazpenen gainean, «Eusko Jaurlaritzak ez du mahaiaren partaidetza finantzatzeko asmorik», adierazi du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok. 2015erako aurrekontuetan xede horretarako «euro bakar bat ere ez» dagoela gaineratu du.

 

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Reacciona_a
    2014.eko abenduak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @Gob_eus [MESA DIÁLOGO TRIPARTITO] @Gob_eus , CONFEBASK, UGT y CC.OO. constituyen la Mesa de Diálogo Tripartito ➡ http://t.…

  • @Confebask
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @Gob_eus [MESA DIÁLOGO TRIPARTITO] @Gob_eus , CONFEBASK, UGT y CC.OO. constituyen la Mesa de Diálogo Tripartito ➡ http://t.…

  • @mikel_uriguen
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi apuesta por el diálogo para reforzar #empleo y cohesión social @Gob_eus @Confebask @CCOOeuskadi @ugteuskadi http:…

  • @anamarti4
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @Gob_eus [MESA DIÁLOGO TRIPARTITO] @Gob_eus , CONFEBASK, UGT y CC.OO. constituyen la Mesa de Diálogo Tripartito ➡ http://t.…

  • @Innobasque
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi apuesta por el diálogo para reforzar #empleo y cohesión social @Gob_eus @Confebask @CCOOeuskadi @ugteuskadi http://t.co/fnhaDaF2ec

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    [MESA DIÁLOGO TRIPARTITO] @Gob_eus , CONFEBASK, UGT y CC.OO. constituyen la Mesa de Diálogo Tripartito ➡ http://t.co/1VpXtz35lW

  • @jonbasterra
    2014.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Constituída la Mesa de Diálogo Social. Un paso relevante, importante para Euskadi.
    http://t.co/696QSPjjju

  • @jm_erana
    2014.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Constituída la Mesa de Diálogo Social. Un paso relevante, importante para Euskadi.
    http://t.co/696QSPjjju

  • @grupospri
    2014.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Constituída la Mesa de Diálogo Social. Un paso relevante, importante para Euskadi.
    http://t.co/696QSPjjju

  • @arantxa_tapia
    2014.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    Constituída la Mesa de Diálogo Social. Un paso relevante, importante para Euskadi.
    http://t.co/696QSPjjju

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)