Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Txileko ordezkari batzuek Gasteizko tranbiaren instalazioak bisitatu dituzte

2014.eko abenduak 03
  • Oregi Sailburuak eta Euskotreneko zuzendari Imanol Lezak gidatuko dituzte

 

 

Txileko erakundeetako hainbat ordezkarik Euskotrenen Gasteizko tranbiaren instalazioak bisitatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak antolatutako «Euskadi Learning Tour» ekimenaren barruan. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Euskotreneko zuzendari nagusi Imanol Lezak Arabako hiriburuko tranbiaren ezaugarriak erakutsi dizkiete bisitariei.

 

Bisitaldia «Euskadi Learning Tour» programaren lehen esperientzia da. Horren bidez, Txileko hainbat arlo profesionaletako eta erakundetako arduradunek Euskadi bisitatuko dute. Txileko ordezkariek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Gasteizko tranbien bilakaera eta funtzionamendua, baita instalazioak, mantentze-tailerrak eta zirkulazioa kontrolatzeko postua ere. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)