Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

“kultura ondarea bizi”: Kultura ondareaz solasaldiak

2014.eko abenduak 03

Koldo Saratxaga, Aizpea Goenaga eta Ander Manterolak kultura ondarearen inguruko hausnarketa plazaratuko dute Euskadiko Artxibo Historikoan

Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea moderatzaile lanetan dela, Koldo Saratxaga, Ner Group ekimenaren sustatzailea, Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Ander Manterola, Labayru Ikastegiko zuzendaria, mahaiaren inguruan elkartuko dira bihar abenduak 4, kultura ondareaz hitz egiteko. Euskadiko Artxibo Historikoan burutuko da “Kultura ondarea bizi” solasaldien lehen mahai ingurua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Mahai inguru hau gure inguruari bestelako begiz begiratzeko gonbidapena da. Kulturak eta kultura ondareak norbanakoari zein gizarteari begira daukaten garrantziaren gaineko ikuspegia zabaldu nahi du ekimenak, eta eztabaida sustatu euskal gizartean. Horregatik, gai honen inguruan interesik duen herritar orori dago irekia.

Hurrengo hitzordua, Donostian. Ondarea zer den, edo bakoitzak nola ulertzen duen aztertzen jarraitzeko hurrengo hitzordua abenduaren 17an izango da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, “Kultura ondarea bizi” mahai inguru berri batekin. Hizlari izango dira Donostiako mahai inguruan: Javier Elzo, Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua, Jose Maria Setien, Donostiako gotzain emeritua, eta Garbiñe Biurrun magistratua.

Kultura Ondarea Saria: begirada gaztea ondareari

“Kultura ondarea bizi” mahai inguru zikloa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatu eta 16-18 urte bitarteko ikasleentzat abian den sariketaren baitako jarduera da, Kultura Ondarea Sariaren baitakoa, hain zuzen ere. Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako lehen mailetako ikasleek, taldeka, kultura ondareaz duten ikuspegia jaso eta kontatuko dute eurek sortutako bideoetan. Kultura ondarea, zentzurik zabalenean ulertua, dela ondare materiala, dela ez materiala, eta gazteen begiradatik kontatua. Sariketan parte hartzen ari diren ikasleek 2015eko apirilaren 30a baino lehen jaso beharko dituzte euren bideoak sariketaren webgunera.

Kultura Ondarea Sariaren inguruko informazio gehiago, www.kulturaondarea.euskadi.net atarian. 

 

Gasteizen, 2014ko abenduaren 3an

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Poziktibity
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [KULTURA ONDAREA BIZI] Kultura ondareaz solasaldiak ➡ http://t.co/IidOF6cm19 #eusgara

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    [KULTURA ONDAREA BIZI] Kultura ondareaz solasaldiak ➡ http://t.co/EdboAdSOjE #eusgara

Komunikabideek behera kargatzeko