Berriak
Eu

URA-Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko Uren Partzuergoak abian jarri dute Urdaibaiko ur-horniduraren Lurralde Ekintzako Plana

2014.eko abenduak 03
  • Lurralde Ekintzarako Plana era honetan ordainduko da: URA-Eusko Jaurlaritzak (135.000€) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (65.000€).
  • Ur-horniduraren Lurralde Ekintzako Plana: Urdaibako ur-hornidura konpontzeko lehen urratsa.
  • Ur-horniduraren erronkak Urdaibain: hornidura bermatu, emari-ekologikoak aintzat hartu eta sistemaren kalteberatasuna murriztu.
  • Plangintza Hidrologikoak zehaztu ditu jada balizko aukerak.

Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailera atxikia), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko Uren Partzuergoak ekin diote Urdaibaiko Ur-hornidurarako Lurralde Ekintzako Planaren lantzeari. Hori posible egite aldera, aldez aurretik, hiru erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten urriaren 7an, eta, orain, Busturialdeko Partzuergoaren Batzorde-Eragileak gehiengo osoz hobetsi ditu lanok.

Lurralde Ekintzako Plan horren kostua 200.000 eurokoa da. URA-Eusko Jaurlaritzak 135.000€ ordainduko ditu (kostuaren %65a) eta Bizkaiko Foru Aldundiak 65.000€ (kostuaren %35ª): hiru erakundeek sinatu zuten Lurralde Ekintzako Plana egiteko lankidetza-hitzarmenean jasotzen den legez.

Uraren Euskal Agentziak kontratatuko ditu Urdaibaiko Biosfera-Erretserbako Ur-Hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana idazteko lanok. Aldi berean, lan-hitzarmena sinatu duten hiru erakundeek Jarraipen Batzorde bat eratuko dute, erakunde bakoitzeko 2 ordezkariz osatua.

Lanok egiteko 4 urtetako epe-muga jarri da, lanon esleipenetik hasi eta Busturialdeko Partzuergoak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Ur-Hornidurarako Lurralde Ekintza Plana onartu arte.

Bada urte batzuk Busturialdeko ur-hornidura aztergai izan dela: bai horniduraren bermearen ikuspuntutik, bai uraren gehiegizko ustiapenaren ikuspuntutik,horrek dakartzan ingurumen-kalteraginak kontuan izanda. Hala ere, oraintsu arte, gai horretan zer esanik duten administrazioak eta ur-horniduraz arduratzen den erakundea ez dira bat etorri arazoa konpontzeko egin beharreko ekintzak zehazterako orduan.

Ur-horniduraren Lurralde Ekintzako Plana:Urdaibako ur-hornidura konpontzeko bidean.

Ur-horniduraren Lurralde Ekintzako Plana oinarritu egiten da Plangintza Hidrologikoak ezartzen dituen ingurumen-gidalerroetan (horien artean, emari-ekologikoak aintzat hartzea). Urdaibaiko ur-hornidura hobetzeko Plan horrek erraztuko du erakundeek elkarlanean zehazten joatea beharrezkoak diren azpiegiturak.

Hau da, hirigintza osagarriak dituen agiri batez ari gara (Urdaibai Biosfera-Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa zuzentzeko Planaren VIII.kapituluan xedatzen dena). Agiri horrek, beste egitasmo batzuen artean, xede du lur-sailak erreserbatzea; besteak beste, kokatu ahal izateko Plangintza Hidrologikoan aurreikusitako balizko irtenbideen artean dauden azpiegiturak

Ur-horniduraren erronkak Urdaibain: hornidura bermatu, emari-ekologikoak aintzat hartu eta sistemaren kalteberatasuna murriztu.

Gai honen harira, argi zehaztu ditu Plangintza Hidrologikoak Busturialdeko Sistemaren ahuleziak, bertan zaila baita hornidura-bermea eta emari ekologikoak uztartzea. Izan ere, urteko agorraldi sasoietan biztanleei ur-hornidura bermatzeak badu ordainsaririk: eskualdeko lurrazaleko ur-hargune nabarmenenek ez dute emari ekologikorik aintzat hartzen (bereziki, Golako eta Mapeko behealdeko ibai-tarteetan) ezta lurpeko urek elikatzen dituzten errekastoetan hartutakoak ere (Olalde, adibidez). Hortaz, uda sasoian, sarri ikus daitezke lehor ibai-tarte horiek.

Plangintza Hidrologikoak zehaztu ditu jada balizko aukerak

Lurralde Ekintzako Plana, beraz, Urdaibako hirigintzan betebeharreko eskakizuna da, eta xede du lur-sailak erreserbatzea, besteak beste, kokatu ahal izateko Plangintza Hidrologikoan aurreikusitako ur-hornidurarako azpiegiturak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko irailak 12

    Egun on,
    Me gustaría saber si en el proceso de elaboración del plan están previstas algún tipo de iniciativa de participación o consulta a la ciudadanía/entidades sociales o cualquier otro agente.

    Eskerrik asko

  • @Ekoiure
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    URDAIBAI: Plan Acción Abastecimiento agua y la reserva de suelo @uraEJGV @Diputacion Consorcio de Aguas Busturialdea http://t.co/qWMJS4fxlN

Komunikabideek behera kargatzeko