
Lehendakari: “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da”
Iñigo Urkullu lehendakaria “eus” domeinuaren 1000 izen baino gehiago aktibatzeko ekitaldian izan da. Berarekin Puntueus Fundazioko zuzendari nagusi den Josu Waliño ere izan da EITBk Bilbon duen egoitzan egin den ekitaldian.
Lehendakariak esan duenez, gaur, "Euskararen Nazioarteko Eguna inoiz baino anitzagoa da “puntueus”-i esker". Urkulluren hitzetan “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da”. Egun handia dela aipatu du lehendakariak, sei urtetako lanaren ondoren ametsa errealitate bihurtu delako eta hori dela eta hau posible izateko 60 bat euskal erakundek egindako lana azpimarratu nahi izan du.
".eus" kideek parte hartu ahal izan dute ekitaldian, eta denen arteko argazkia atera dute. Urkulluk adierazi du Jaurlaritzak eredu honetan sinesten duela, izan ere “puntueus” komunitatearen kide da jada. Honez gain, administrazioak 200 bat domeinu gehituko ditu datorren urtean. Urkullu lehendakariak herritarrei proiektu honi atxikitzeko eskaera luzatu die, izan ere gaur domeinua eskatzeko fase irekiari hasiera eman zaio eta edozein pertsona, enpresa zein elkarte bat egin dezake puntueus domeinuarekin.
-
2014-12-05
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [PUNTUEUS] @iurkullu: “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da” ➡ http://t.co/9YG3GhW6pa #eusgara -
2014-12-04
Comentario de Twitter:
"Lehendakari: “Puntueus” representa el futuro del euskera y de la Euskadi global" http://t.co/G3bdV7PRt4 -
2014-12-03
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [PUNTUEUS] @iurkullu: “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da” ➡ http://t.co/9YG3GhW6pa #eusgara -
2014-12-03
Comentario de Twitter:
[PUNTUEUS] @iurkullu: “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da” ➡ http://t.co/qeoA55WLQC #eusgara -
2014-12-03
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [PUNTUEUS] @iurkullu: “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da” ➡ http://t.co/9YG3GhW6pa #eusgara -
2014-12-03
Comentario de Twitter:
Irekia - Lehendakari: “Puntueus euskara eta Euskadi Globalaren etorkizuna da” http://t.co/4Q2Iqp9geW