Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du EAE-ko aurrekontu orokorren legea aldatzeko lege-proiektua

2010.eko ekainak 14

Proiektu horrek Gobernu Zentralak defizit publikoa murrizteko errege-dekretu bidez onartu dituen ez-ohiko neurriak Euskal Autonomia Erkidegora egokitzeko arau batzuk jasotzen ditu, Euskadiren egoerari eta bere autogobernuari erantzunez.

Gaur goizean ez-ohiko gobernu-kontseilu bat egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legea aldatzeko lege-proiektua onartzeko, horrek aukera emango baitu defizit publikoa murrizteko ez-ohiko neurriak gure autonomia-erkidegora egokitzeko.

Proiektuak artikulu bakar bat eta hainbat xedapen gehigarri (8) eta azken xedapen (2) dauzka, eta Legebiltzarrari aurkeztuko zaio, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez izapide dezan. Lege horretan jasotzen da, alde batetik, enplegatu publiko guztien (goi-kargudunak, funtzionarioak, lan-kontratuko eta behin-behineko langileak, enpresa eta sozietate publikoetako zuzendariak) ordainsarien murrizketa. Murrizketa progresibo bat aplikatuko da, mailaka, proiektuan onartu diren taula propioen arabera. Taula horiek, urteko kopurutan, % 5en eta % 0,98ren artean mugitzen dira, soldata altuenentzat eta baxuenentzat, hurrenez hurren.

Ildo horretatik, ordainsarien murrizketaren ahaleginik handiena ez da aplikatuko hileko nominetan, baizik eta Gabonetako aparteko pagan, dela progresibotasuna bermatzeko, dela soldata-masaren murrizketaren helburua (% 5ekoa) betetzeko.

Lan-kontratuko langileei dagokienez, soldata-murrizketa homogeneoa eta funtzionarioenaren baliokidea ezartzen da, behin-behinekoentzat eta sektore publikoko langile guztientzat bezala, sozietate eta enpresa publikoen mende daudenak barne direla.

Goi-kargudunen kasuan, murrizketa % 5ekoa izango da zuzendarientzat, hau da, funtzionarioentzat ezarritako handiena; % 6koa, sailburuordeentzat; % 7koa, sailburuentzat, eta % 8koa, lehendakariarentzat.

Era berean, Gobernuak bere enplegatu publikoen pentsio-funts eta planetara egiten dituen ekarpenak % 50 murriztea erabaki da, eta ekarpen horiek soldata gordinaren % 3tik % 1,5era jaisten dira.

Xedapen gehigarriak

Xedapen gehigarrien artean, besteak beste, sektore publikoa osatzen duten erakundeetan gastua gutxitzea ezarri da. Sektore publikoko entitateek soldatak ordaintzeko emandako laguntza eta dirulaguntzen atalean, funtzio publikoan ordainsariei aplikatu zaienaren pareko murrizketa izango da.

Itundutako ikastetxeak sostengatzeko modulu ekonomikoaren barruan, urteko kopuruak murriztu egingo dira, langileria-gastuei dagokienez, funtzionarioei aplikatutako neurri berean.

UPV-EHUko langileen kasu zehatzean, administrazio eta zerbitzu arloko langileei, funtzionarioei aplikatutako murrizketa bera aplikatuko zaie. Irakasleei eta ikertzaileei, Errege Lege Dekretuan ezarritakoa aplikatuko zaie, Estatuko legeriaren mende baitaude.

Eusko Jaurlaritzak, defizita murrizteko neurriei dagokienez, kalterik txikiena dakarren aplikazioa egin du, lege-esparruaren barruan, betiere elkartasun-konpromisoari eutsiz, langileria-gastuetan % 5 gutxitzeko helburua onartu baitu. Gogoan izan behar da Gobernuak beste neurri batzuk ezarriko dituela murrizketa helburu hori lortzeko (100 milioi euroan finkatu da). Hona hemen neurri osagarri horiek, lehendakariak Legebiltzarrean iragarritakoak: erretiro bidez plazak amortizatzea, zeregin-pilaketen eta ordezkapenen murrizketa portzentuala; urtebetez hutsik dauden plazak amortizatzea eta absentismoa gutxitzea.

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, lege-proiektua gaur goizean bertan aurkeztuko da Legebiltzarrean; beraz, Legebiltzarraren Mahaian asteartean izapidetuko da, 15ean, eta osoko bilkuran 17an edo 24an eztabaidatu eta bozkatu ahal izango da.

 

MURRIZKETAN TAULA

Destino-osagarriaren maila

Osagarri espezifikoa

Aplikazio-aldiko murrizketaren %a

Urteko murrizketa baliokidearen %a

30

 

2,86

5,00

29

0 A

2,86

5,00

28

I A

2,80

4,90

28

I B

2,70

4,72

27

II A

2,70

4,72

27

II B

2,60

4,55

27

II C

2,60

4,55

24

III A

2,60

4,55

24

III B

2,50

4,37

24

III C

2,50

4,37

23

IV A

2,50

4,37

23

IV B

2,3942

4,19

23

IV C

2,3942

4,19

20

V A

1,80

3,15

20

V B

1,80

3,15

20

V C

1,60

2,80

18

VI A

1,60

2,80

18

VI B

1,40

2,45

18

VI C

1,20

2,10

16

VII A

1,20

2,10

16

VII B

1,00

1,75

16

VII C

0,80

1,40

13

VIII A

0,56

0,98

13

VIII B

0,56

0,98

11

11

0,56

0,98

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko ekainak 11

    Lo lamento mucho, pero tomar una medida de moficación del presupuesto seis meses después de aprobarlo es malo. Aun cuando las circunstancias sobrevenidas en este tiempo hayan sido anormales o extraordinarias, un gobierno debe prever que esto va a pasar, especialmente cuando ha habido problemas para financiar la deuda del ejecutivo.

    Espero, y esto es una petición, que los presupuestos del año que viene sean aprobados y REALMENTE negociados entre el PSE-EE, el PNV y el PP. Si esto fuera así, el pueblo comprendería que en una época muy complicada los partidos toman medidas y acuerdos por encima de sus intereses. Sería además una catástrofe que el gobierno central tuviera que prorrogar los presupuestos, que están obsoletos desde enero. Hay que exigir responsabilidad a los gestores públicos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, consejeros y consejeras