Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak langabeziaren datu berrien balorazio positiboa egin du, «enplegua sortzen hasi dira» eta

2014.eko abenduak 02

Azaroko langabeziaren datuak jakinarazi dituzte gaur goizean; horien arabera 2.093 lagun gutxiago daude Lanbiden izena emanda, aurreko hilean baino % 1,23 gutxiago, alegia. Datu horiek «positiboak» direla eta enpresak enplegua sortzen hasi direla egiaztatu dela esan du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak.  Joera motela baina positiboa dela zehaztu du Erkorekak; horregatik, Jaurlaritzak eutsi dio 2015ean enplegu garbia sortzen hasteko helburuari. Jaurlaritzaren iritziz «itxaropentsua» da «duela urtebete baino egoera hobean izatea», baina zuhurtzia eskatu du. 

Erkorekak azaldu duenez, langabeziaren aurkako borroka eta gizarte-politiken bermea dira Jaurlaritzaren helburuetako bi. Horiexek dira 2015erako Aurrekontuen Lege Proiektuaren bi apustuak. Gaur egun Alderdi Sozialistarekin egindako hitzarmena dago, baina Erkorekak zehaztu du beste talde politikoei zabalik dagoela, bi apustu horiek bermatuz gero.

ETAko presoak Frantziako Estatutik Espainiara aldatzeko erabakiaz galdetuta, Eusko Jaurlaritzak horren gaineko «informazio berezirik» ez duela adierazi du Erkorekak. Frantziako presidente François Hollandek Frantziako Espetxeen Legean «salbuespenik» ez dela onartzen esan duela aipatu du bozeramaileak. Ildo horretatik, Jaurlaritza presoei dagokienez salbuespenezko egoerarik egon ez dadin eskatzen ari dela adierazi du Josu Erkorekak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)