Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak «.EUS» domeinua erabiliko du

2014.eko abenduak 02

Euskararen Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialak «.net» domeinua utzi eta «.eus» ezarriko du. 

Hala, Euskadi mundu digitalean kokatu nahi duen proiektu horrekin bat egingo du Euskadiko Herri Administrazioak. 

Biharko Euskararen Nazioarteko Egunetik aurrera, euskal herri-administrazioaren webgune ofizialak «.eus» domeinutik izango du sarbidea. Horrela, Gobernu Kontseiluak joan den uztailaren 29an hartutako erabakia gauzatuko da; hain zuzen ere, www.euskadi.net domeinutik www.euskadi.eus domeinura aldatzea.

Horrela, Euskadiko Herri Administrazioak PuntuEus fundazioak euskara sustatzeko eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko bultzatu duen domeinu berria erabiliko du. 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, domeinu-aldaketa honek, herrialde gisa, hiru helburu lortzea ahalbidetuko du: Internet eta teknologia berriak gizarteratzea, Euskadiren kanpo-proiekzioa indartzea eta euskarak aurrera egitea eta modernizatzea. 

Baina gainera, Eusko Jaurlaritzak beste 200 domeinuren erabilera esklusiboa erreserbatzeko eskaria egin du. Hauek, adibidez:  e-rezeta.eus, etxebide.eus, ertzaintza.eus, euskalmet.eus, eustat.eus, habe.eus, osakidetza.eus, lehendakari.eus, ajuriaenea.eus, larrialdiak.eus, trafikoa.eus, udaltzaingoa.eus, etab. 

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritza posta elektronikoko helbideak aldatzen hasi da. Bihartik aurrera, pixkanaka, euskal herri-administrazioan lan egiten duten pertsonen helbide elektronikoak «@ej-gv.es» utzi eta «@euskadi.eus»-ra aldatzen joango dira. 

Domeinu berrirako urratsa Eusko Jaurlaritzaren baliabide propioekin egin da, Ogasun eta Finantza Sailaren eta Herri-Administrazio eta Justizia Sailaren elkarlanari esker. 

PUNTUEUS PROIEKTUA

PuntuEus proiektua 2007an jaio zen, mundu osoan euskararen hizkuntza-normalizaziorako eta sustapenerako tresna eraginkor bat izateko helburuarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta beste hirurogei euskal erakunderen konpromiso politiko, instituzional eta ekonomikoa lortu du.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ailalelo
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @cartaxeometrica: '@Xunta o goberno vasco ten TODO o seu portal no dominio .eus, correos corporativos incluídos, desde hai 15 meses http…

  • @migguis
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @cartaxeometrica: '@Xunta o goberno vasco ten TODO o seu portal no dominio .eus, correos corporativos incluídos, desde hai 15 meses http…

  • @ROI992
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @cartaxeometrica: '@Xunta o goberno vasco ten TODO o seu portal no dominio .eus, correos corporativos incluídos, desde hai 15 meses http…

  • @oscarantonpg
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @cartaxeometrica: '@Xunta o goberno vasco ten TODO o seu portal no dominio .eus, correos corporativos incluídos, desde hai 15 meses http…

  • @cartaxeometrica
    2016.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    '@Xunta o goberno vasco ten TODO o seu portal no dominio .eus, correos corporativos incluídos, desde hai 15 meses https://t.co/YKc2b5Ymhs

  • @jordigraells
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    'El Gobierno Vasco se pasa al dominio .eus' by @irekia http://t.co/87NCxjRfKY

  • @CyberEuskadi
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco se pasa al dominio ".EUS"" http://t.co/16lsVyT7xX

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)