Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2014/12/4)

2014.eko abenduak 04

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pobrezia energetikoari buruz. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea azaroaren 27ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\02\01\0637)
1. Legegintzako herri-ekimeneko lege-proposamena, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo "fracking"ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\02\04\0004)
2. ERRETIRATUAMozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, forupeko egoera desagerrarazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0115)
3. Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kutxabankeko presidente Mario Fernándezek erakunde hori pribatizatzeari buruz dituen asmoen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0116)
4. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Donostiako Benta Berri auzoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0117)
5. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Iruzurraren aurkako 2015eko Planean bilketa-helburuak ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0641)
6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-eskaintza publikoan prozesu garden eta kalitatezkoak bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0628)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bi emakumez osatutako bikoteak edo bikoterik gabeko emakumeak ugalketa lagunduko tratamenduetatik kanpo uztearen bitartez Osasun Ministerioak berdintasun-printzipioari egindako erasoa gaitzetsi eta inposatu asmo dituen mugapenak Euskadin ez aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0370)
8. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2004an eta 2008an sinatutako hitzarmenen arabera, Eusko Jaurlaritzak Arabako obra hidraulikoak egikaritzeko epeak ez betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0570)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)