Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak IV. Ingurumen Esparru Programa 2020 aurkeztu du

2014.eko abenduak 02

Eusko Jaurlaritzak IV. Ingurumen Esparru Programa 2020 aurkeztu du gaur goizean, Gobernuaren 14 plan estrategikoetarik bat dena legegintzaldi honetan. Ingurumen eta Lurralde Politikaren sailburu Ana oregik Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan zehaztu du «2020ra bitartean, euskal ingurumen politikaren lehentasunak osasuna, enplegua eta azpiegitura berdeak” izango direla.

Berrikuntzen artean bi azaldu ditu sailburuak: batetik, politika erreaktibo tradizionala ingurumen-politika prebentibo batekin ordezkatuko da eta bestetik, azken 30 urteetan egindako inbertsioa errentagarri egiteko xedea izango du.

Bere hitzaldian, Oregi sailburuak azaldu du IV. Ingurumen Esparru Programak 75 jarduera dituela eta sei ekimen enblematiko. Hauen artean, osasuna eta ingurumena lurralde-politikan txertatzea, zerga-sistema berdea, elikadura zirkularra edo azpiegitura berdeak inguru degradatuetan, zerrendatu ditu. 

Oregik aipatu du hainbat euskal administrazioren, interes-talderen eta herritarren ekarpenak bildu direla. 

KONSTITUZIOKONTRAKOTASUN HELEGITEA

Gobernu-kontseiluak, bestalde, Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko Espainiako Legearen aurka konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkeztea onartu du gaur «eskumen-inbasio larria» dela eta. Lege horrek CORA txostenean proposatutako hainbat neurri biltzen ditu, baina Eusko Jaurlaritzak 96 alegazio aurkeztu zituen txosten horren aurrean.

 

Besteak beste, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak, prentsaurrekoan ere parte hartu duenak, azaldu du diru-laguntzak argitaratzeko balio duen datu-base bakarra Estatukoa dela eta EAEko herri-administrazio guztiak behartzen dituela informazioa ematera, hori ez egitea hutsegite larritzat hartuta.  Hala, Espainiako gobernuaren alde bakarreko jokabidea salatu du Eusko Jaurlaritzak eta, aldi berean, Alde Biko Batzordearen bitartez elkarrizketa eta erakunde-harremanetarako bidea jorratzeko eskatu du. 

DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA

Gobernu-kontseiluak 460 milioi euroko gastua baimendu du gaur Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarria finantzatzeko 2015ean. Zenbateko horri esker, Erkorekak esan duenez, gizarte-bazterketako arriskuan dauden eta horrelakoak jasotzen dituzten 62.700 pertsonen oinarrizko beharrei erantzun ahal izango zaie. Jaurlaritzak gastu horren izapideak aurreratu ditu hala behar duten pertsonek bi prestazioak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaso ahal izateko. 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.12.02)

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” http://t.co/4UKYdHMagT #MedioAmbiente #Euskadi

  • @larraurigl
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” http://t.co/4UKYdHMagT #MedioAmbiente #Euskadi

  • @Innobasque
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” http://t.co/4UKYdHMagT #MedioAmbiente #Euskadi

  • @ARAUDIslp
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” http://t.co/HGnUmgpufH

  • @Torremadariaga
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” http://t.co/PAdtVXRoAr

  • @XabiGV
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] @Gob_eus presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” ➡ http://t.co/E9bmPUDtgu #ProgramaDeGobierno #Me…

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    [CONSEJO DE GOBIERNO] @Gob_eus presenta el “IV Programa Marco Ambiental 2020” ➡ http://t.co/tF1r7PG6dO #ProgramaDeGobierno #MedioAmbiente

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)