Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik hitzarmen bat egitea proposatu du, euskal hiriek beren hiri-ehunak CO2 isurketak desagerraraziko dituzten hiri-mugikortasun ereduetan oinarrituz leheneratzeko

2014.eko abenduak 03
  • Eusko Jaurlaritzak karbono-aurrekontuak kalkulatu ditu, lehenengo aldiz, Erresuma Batuko eta Australiako esperientziei jarraiki.
  • «Elikadura, etxebizitza eta mugikortasuna dira etorkizun hurbileko ingurumen-inpaktua baldintzatuko duten kontsumo-ereduaren hiru alderdiak»
  • Garraio arloan, 2012an, berotegi-efektuko gasen isurketak aurreikusitakoak baino txikiagoak izan ziren, 5,4 milioi Tm CO2-koak izan ordez 5,2 milioikoak; hau da, % 3 txikiagoak

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, klima-aldaketa esparru globalaren barruan, zera proposatu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean: euskal hiriei hiri-ehunak leheneratzeko prozesu integralak gauza ditzatela eta prozesu horien oinarria CO2 isurketak erabat desagerrarazteko hiri-mugikortasun ereduak izatea proposatzeko hitzarmen bat egitea.  Hitzarmen horren barruan, Oregik teknologia-zentroekiko, unibertsitateekiko eta lanbide-heziketako zentroekiko elkarlana bultzatu beharko litzatekeela iradoki du. Horrez gain, eraikuntza, osagarri, mugikortasun eta energiaren alorrekin zuzenean lotuta dauden enpresa-sektoreek parte-hartze handiagoa izatea sustatzearen alde egin du.

 

Hitzarmen horren barruan, Oregik teknologia-zentroekiko, unibertsitateekiko eta lanbide-heziketako zentroekiko elkarlana bultzatu beharko litzatekeela iradoki du. Horrez gain, eraikuntza, osagarri, mugikortasun eta energiaren alorrekin zuzenean lotuta dauden enpresa-sektoreek parte-hartze handiagoa izatea sustatzearen alde egin du.

«2015ean hitzarmen bat egin behar dugu, 2050ean euskal hiriak zero CO2 isurketetatik gertu egotea lortzeko estrategia zehatz bat garatzeko; Euskadi/2050 hitzarmen bat», adierazi du sailburuak. Eta zera gaineratu du: «Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualdeen Munduko Sarearen bitartez, 2050erako hitzarmen hori Europako beste eskualde batzuekin adostu dezakegu, Europar Batasunari itsasargia izango den prozesu edo proiektu gisa formulatzeko eta hark oniritzia emateko».

«Klima-aldaketaren kontrako borrokan, zorionez, euskal udalen inplikazioa eta konpromisoa daukagu. Gure udalerriak arlo honetan eredugarriak izaten ari diren uste osoa daukat. Udalsareak (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) klima-aldaketaren kontrako borrokan buru izan nahi duten 200 herri biltzen ditu. Ildo horretan, azpimarratzekoa da 30 udalerrik klima-aldaketaren inguruko programa propioak dauzkatela, eta 6k, klima-aldaketaren inguruko ordenantza zehatz bat», gaineratu du Ana Oregik.

Era berean, Oregik honako hau azaldu du: «Erronka horiek gaur egun, besterik ez bada, lortzeko oso zailak iruditu dakizkiguke, baina ziur nago, era berean, klima-aldaketak presa adierazten digula. Ondorioz –esan du Oregi sailburuak–, hiri-espazio integralak berritzeko beharraren aurrean gaude, eta gainera, Europako finantza-baliabideak lor ditzakegu.  Enpresa-, finantza- eta profesional-sare dinamikoa eta kualifikatua daukagu, baita sortzen diren erronka teknikoei aurre egiteko eta beharrezkoa den espezializaio berria osatzeko ahalmena daukaten oinarrizko ezagutzaren eta ezagutza aplikatuaren sare bat eta lanbide-heziketa ere».

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)