
Arreta Aktiboa gauzatzeko kontratazio espediente bat irekiko dugu
Gardentasun printzipioa betez, lantzen ari diren pleguen zirriborroa web orrialde honetan bertan dago eskuragarri
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak kontratazio espediente bat sustatu du “Interneten eta Sare Sozialetan etengabeko komunikazio kontsultoretza eta arreta aktiborako zerbitzu aktibo bat” eskuragarri jartzeko. Aipatutako kontratazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2010eko ekainaren 29an argitaratzea aurrez ikusten da. Egun horretan Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilean ere (www.euskadi.net) argitaratuko da, eta kontratazioa arautuko duten plegu administratiboa eta teknikoa web orri honetan deskargatu ahalko dira. Hala ere, aurrerakin gisa eta Irekiak nahiz Eusko Jaurlaritzak beren politika guztietan aplikatzen duten gardentasun printzipioaren isla moduan, orain, dagoeneko lantzen ari diren pleguen zirriborro bat eskuragarri jarri da.
Gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza. Horiexek dira Irekiaren hiru oinarriak eta horiek zorroztasunez betez, eta zehazki, gardentasun printzipioa betez, web orri honetan dagoeneko eskuragarri daude Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza zerbitzu berria kontratatzeko lantzen ari den pleguen zirriborroa. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak kontratazio espediente bat sustatu du “Interneten eta Sare Sozialetan etengabeko komunikazio kontsultoretza eta arreta aktiborako zerbitzu aktibo bat” eskuragarri jartzeko. Aipatutako kontratazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2010eko ekainaren 29an argitaratzea aurrez ikusten da. Egun horretan Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilean ere (www.euskadi.net) argitaratuko da, eta kontratazioa arautuko duten plegu administratiboa eta teknikoa web orri honetan deskargatu ahalko dira.
Hortaz, eta prozesu hau eta hemen eskaintzen den informazio guztia behin-behinekoa dela kontuan hartuz, kontratu honen inguruan kontuan hartzen ari garen data eta datu batzuk aurreratu nahi dizkizuegu:
Argitalpena (behin-behinekoa):
Ekainaren 29a
Eskaintzak aurkezteko mugaeguna (behin-behinekoa):
Uztailaren 7a (premiazkotzat jotzen delako)
Dokumentazio juridikoa kalifikatzeko mahaia (behin-behinekoa):
Uztailaren 15a
C gutun-azala (proposamen teknikoa) irekitzea (behin-behinekoa):
Uztailaren 26a (ekitaldi publikoa) proposamenen balorazioa
C gutun-azala (proposamen ekonomikoa) irekitzea (behin-behinekoa):
Abuztuaren 9a (ekitaldi publikoa) ekitaldi publikoan proposamen teknikoaren balorazioaren jakinarazpena
Aurrekontua: 40.000 euro, BEZa barne.
Gehienezko iraunaldia: 4 hilabete, 2010eko irailaren 1etik abenduaren 31ra
Luzapena: posible izango da, gehienez ere 4 hilabeterako
Egun posibleak:
Behin-behineko esleipena: Abuztuaren 16a.
Behin betiko esleipena: Abuztuaren 26a.
Kontratua sinatzea: Irailaren 1a.
Administrazio prozesuan behin betiko onespena lortu arte igaro beharreko epeak eta legezko betekizunak betetzen joana hala, informazio gehiago eskainiko dugu.
Irekia
Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza