Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren turismo-politika erreferentzia etorkizuneko Sektorearen Europako estrategian

2014.eko abenduak 01
  • Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak Turismoaren Europako Egunean Europako erakundeek Bruselan urtero antolatzen duten biltzarrean hartu du, beste 400 agintari publiko eta pribaturekin batera. Turismoaren Europako Egunak Europako agenda zehazten du, eta 2014ko saioa ezinbestekoa izango da Europako turismo-politika berritzeko, sektorearen erronkei aurre egiteko helburuz.
  • Europako turismo-politikaren arduradunek eta sektorearen profesionalek Eusko Jaurlaritzaren politikaren abangoardia errekonozitu dute eta etorkizuneko Europako turismo-estrategia definituko duen kontsulta-talde murriztuan parte hartzera gonbidatu dute Euskadi
  • Eusko Jaurlaritzak turismoa sustatzeko IKTak erabiltzea nabarmendu dute Europako bazkideek. Batez ere, Basque Country Magazine aldizkari digital berritzailea errekonozitu dute. Aldizkaria doakoa da eta bost hizkuntzatan argitaratzen da.

 Europako erakundeek berritze- eta kontsulta-prozesua abiarazi dute, Europako turismo-politikaren estrategia berria sortzeko eta sektorearen erronka berriei aurre egiteko. Abenduaren 1ean Bruselan egin duten «European Tourism Day 2014» ekimenean parte hartzera gonbidatu dute Eusko Jaurlaritza. Urtero egiten duten ekitaldian 200 agintari publiko eta pribatu izan dira, eta Europako turismoaren etorkizuneko erronkak eta Europako turismo-politikaren agenda zehaztuko duen estrategia aztertu dituzte.

Jardunaldian, Europako turismo-plataformetako eta erakundeetako ordezkariek hitzaldiak eman dituzte, sektoreko lehentasunak aztertzeko. Euskadi eta Veneto eskualdeek soilik izan dituzte ordezkariak jardunaldian. Beren esperientzia eta jardunbide egokiak azaltzeaz gain, Europako agendaren lehentasunak zehazteko sektoreko adituen taldean parte hartuko dute.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak turismo digitalaren erronkei eta aukerei buruzko panelean parte hartu du. Eusko Jaurlaritzak turismoa sustatzeko erabiltzen dituen teknologia berriak azaldu ditu, eta Euskadi arlo horretako Europako abangoardian dagoela argi utzi du.

Topaketan Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin lankidetza estuan ari diren Euskadiren Bruselako Ordezkaritzako kideak ere izan dira, Eusko Jaurlaritzaren ekintzak Europakoekin bateratzeko eta turismoaren sektorerako aukerak bilatzeko.

Bestalde, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia eta EBrako Euskadiko ordezkari Marta Marin Europako Batzordearen Turismoko zuzendariarekin bildu dira. Besteak beste, Europako estrategia atlantikoaren eta turismo kulturalaren aukerak aztertu dituzte, eta beste lan- eta harreman-bide bat zabaldu dute.

Itziar Epalza: Euskadi Basque Country, Turismo adimentsuaren bidean.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, teknologia aukera handia da bidaien kontsumitzaile argienetara iristeko.

Epalzak azalduko du turismoa egiteko Basque Country hautatzen dutenen % 65ek Internet bidez egiten dutela. Gainera, gailu mugikorrak dituzten hotel-bezeroen % 82k gailuen bitartez erreserbatzen dituzte gelak eta gailu mugikorra duten hotel-bezeroen % 58 hoteletik 30 km-ra baino gutxiagora zegoen erreserba egin zuenean.

Horrenbestez, bidaiari-profil horri erantzuteko Eusko Jaurlaritzak 2020 Plan Estrategikoa diseinatu du, e-turistei buruzko neurri bereziekin. Beharrak identifikatzea eta informazioa biltzea. Esperientziak bereiztea, hurrengoak ahalbidetu ditzaten:Bidaia planak, eskaintza pertsonalizatzea eta balio erantsiko zerbitzuak.  Plan horretan, berrikuntza ezinbestekoa da turismo-gunea eta enpresak kudeatzeko: Turismoko enpresetarako berrikuntza gida diseinatzea eta sortzea, irtenbide berritzaileak ezartzeko diru-laguntzen programa batekin. Ostatu-industriaren inteligentzia lehiakorra: Eskaintzaren joerak ulertzea, prezioaren elastikotasunaren eragina neurtzea eta sektorearen eta turismo-gunearen lehiakortasunean eskaintzak duen eragina ezagutzea

Hitzaldia amaitzeko, Epalzak Basque Country Magazine aldizkari digitala erakutsiko du. Ez dago halako bestelako aldizkaririk, doakoa da, bost hizkuntzatan irakur daiteke, eta Euskadik inoiz egin ez den bezala erakusten du: turista garrantzitsua den zerbaiten parte dela sentiarazten du, sentimenduak eta emozioak eragiten ditu eta bidaiaria turismo-gunean sartzen du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @adeazaazafatas
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#TURISMO] La política turística del Gobierno Vasco referencia en la futura estrategia europea ➡ http://t.co/nFhHzBVDLR #DíaEu…

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMO] La política turística del Gobierno Vasco referencia en la futura estrategia europea ➡ http://t.co/nFhHzBVDLR #DíaEuropeoTurismo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)