Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Tubos Reunidos eta MISI enpresetako arduradunak hartu ditu

2014.eko abenduak 01

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia Tubos Reunidos enpresako presidente Pedro Abasolorekin, MITE taldeko zuzendari nagusi Yuji Hagarekin eta MIS taldeko presidente Yasuo Matsuurarekin bildu dira. 

Euskadiko Tubos Reunidos enpresak eta Japoniako MITE enpresak (Marubeni-Itochu Tubulars Europe) eragiketa bat egitea adostu dute, eta Euskadirako garrantzia berezikoa izango da. Horren berri eman ondoren egin dute bilera. 

Eusko Jaurlaritzak, Arantxa Tapia sailburuaren bidez, «albiste zoragarritzat» jo du proiektua, sektorean eragina izango baitu. 30 milioi euroko inbertsioak 80 lanpostu sortuko ditu. Tapiak adierazi du balio erantsi handiko produktuak landuko dituztenez, prestakuntza teknologiko handiko pertsonak beharko direla. 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, inbertsio garrantzitsua izango da, eta industria osagarria, hornitzaileengan eta prestakuntza teknologikoa duten gazteengan eragingo du.

Tapiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Arabako Foru Aldundiak lagundu dutela eragiketa posible egiten.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko abenduak 02

    pues me alegro mucho @iurkullu

  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lehendakaria Tubos Reunidos-eko eta MISI taldeko arduradunekin... http://t.co/OhaVp3Zptj

  • @CAndresUranga
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ENPRESA] Lehendakaria Tubos Reunidos-eko eta MISI taldeko arduradunekin elkartu da ➡ http://t.co/4pN50iWub5 #eusnet

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    [ENPRESA] Lehendakaria Tubos Reunidos-eko eta MISI taldeko arduradunekin elkartu da ➡ http://t.co/lJ8ovclBS0 #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)