Berriak
Eu

Lehendakariak Txileko ordezkaritza bat hartuko du bihar Basque Country Estrategiaren lehenengo «Euskadi Learning Tour» esperientziaren barruan

2014.eko azaroak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak Txileko ordezkaritza bat hartuko du bihar. Ordezkari txiletarrek «Euskadi Learning Tour» esperientzian parte hartuko dute, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Country estrategiaren barruan.

Txileko ordezkarien egonaldi hori «Euskadi Learning Tour» programaren lehenengo esperientzia da. Programa horri esker Euskadira etorriko dira hainbat jarduera-arlotan ardura-karguak dituzten zenbait pertsona. Besteak beste, erakundeen eta politikaren esparruan zein ekonomiaren, enpresaren eta hedabideen arloetan aritzen dira aipatutako pertsonak.

Pertsona horiei Euskadi ezagutaraztea da programaren helburua, Euskadiko garapen ekonomiko, politiko eta sozialaren eredua ezartzeko lana egin baitezakete.

Hala, gaur azaroaren 30etik abenduaren 5era arte (ostirala), Euskadi bisitatuko dute Txileko Errepublikako hainbat senatarik zein herrialde horretako enpresa-elkarteetako, ekonomia eta inbertsioa sustatzeko sozietateetako, merkatarritza-ganberetako eta bi hedabide nagusietako zuzendariek.

Sei egun hauetan topaketa-agenda zabala izango dute Txileko ordezkariek Euskadiko erakunde eta elkarteetako ordezkariekin, besteak beste: Eusko Jaurlaritzarekin -Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Ogasun eta Finantzako sailburua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua-; Eusko Legebiltzarrarekin, Bizkaiko Batzar Nagusiekin; Bilboko alkatearekin eta Kanpo Ekintzarako Erankundearteko Batzordearekin. Ekonomia eta garapen arloan, Confebask eta Merkataritza Ganberekin; Euskadiko Teknologia Parkeekin; AIC-Automotive, Azti, Gaiker eta Teknaliarekin; BIMEPekin; Urdaibaiko Biosfera Zentroarekin, Euskotrenekin eta Basquetour-ekin; Tknika, CIC Nanogune, BCBLekin; Guggenheim eta San Telmo museoekin; eta Arabako Errioxako ekoizle eta esportatzaileekin.

Topaketa horiei esker Euskadiko garapen ekonomikoaren, teknologikoaren eta produktiboaren zein berrikuntzaren eredua ez ezik, mugikortasun-, garraio- eta ingurumen-arloko zein hiri-berroneratzearen eredua ezagutu ahal izango dute, bai eta Euskadiko hezkuntza- eta kultura-eredua ere.

Txileko ordezkarien bisita programa honen lehen esperientzia da, baina urtean bi bisita egongo dira aurrerantzean. Basque Country estrategian lehentasunezko eta estrategikotzat jotzen direnak izango dira gonbidatutako herrialdeak. Txile lehentasunezko herrialde horietako bat da, eta bere ezaugarrien artean daude euskal diaspora garrantzitsua, enpresa dinamismo handia eta erakundeen egonkortasuna.

Basque Country – 2020rako Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren barruan jasotako ekimen zehatzetako bat da «Euskadi Learning Tour» izeneko programa. Gobernu Kontseiluak apirilaren 8an onartu zuen Eusko Jaurlaritza garatzen ari den programa.

OHARRA: Informazio gehiago eta Txileko ordezkarien egonaldian elkarrizketak egin nahi dituzten hedabideak aste honetan jar daitezke harremanetan helbide elektroniko edota telefono-zenbaki honetan: prentsa@ej-gv.es / 945017972. Bihar, abenduak 1, lehendakariarekin batzartu ondoren, hedabideekin hitz egingo du Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorzak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari recibe mañana a una delegación de Chile que... http://t.co/lyGWE76MKc

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    [BASQUECOUNTRY] El Lehendakari recibe a la delegación de Chile que participa en la experiencia #EuskadiLearningTour ➡ http://t.co/wqITCTnQhP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)