
Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, eguerdian Lehendakaritzan egin den Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da Iñigo Urkullu lehendakaria. Bertan, 50 bat kidez osaturiko Batzordearen aurrean, lehendakariak euskara baturaren garrantzia azpimarratu du.
Lehendakariaren esanetan, “euskara biziberritzeko bidean, erabakigarria izan da euskara batuaren eragina”. Batua “makulua” izan da euskarari bizi berri bat emateko eta honetan zeresan handia izan zuen Koldo Mitxelenari egindako lana onetsi dio Urkulluk eta Euskararen Aholku Batzordeak. Izan ere, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean egingo den adierazpena bere omenez izango da, Mitxelena maisuaren esanak eta gogoetak irakurriko dira.
-
-
2014.eko abenduak 02
Comentario de Twitter:
.«Euskara biziberritzeko bidean, erabakigarria izan da euskara batuaren eragina».
.
-
2014.eko abenduak 01
Comentario de Twitter:
[#EUSKARA] Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da ➡ http://t.co/M1nnf6pTHf #eusnet