Berriak
Eu

Lehendakariak Txileko ordezkaritza bat hartu du lehenengo «euskadi learning tour» esperientziaren barruan

2014.eko abenduak 01

Iñigo Urkullu lehendakariak Txileko ordezkaritza batekin bildu da gaur. Ordezkari txiletarrek «Euskadi Learning Tour» esperientzian parte hartuko dute, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Country estrategiaren barruan. Programa horri esker Euskadira etorriko dira hainbat jarduera-arlotan ardura-karguak dituzten zenbait pertsona. 

Bileran parte hartu duen Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak adierazi du, mota hauetako topaketek aipatutako pertsonek Euskadi ezagutaraztea dutela helburu, Euskadiko garapen ekonomiko, politiko eta sozialaren eredua ezartzeko egin den lana, alegia.  

Sei egun hauetan topaketa-agenda zabala izango dute Txileko ordezkariek: Euskadiko garapen ekonomikoaren, teknologikoaren eta produktiboaren zein berrikuntzaren eredua ez ezik, mugikortasun-, garraio- eta ingurumen-arloko zein hiri-berroneratzearen eredua ezagutu ahal izango dute, bai eta Euskadiko hezkuntza- eta kultura-eredua ere.

Elorzak aipatu duenez, Txileko ordezkarien bisita programa honen lehen esperientzia da, baina urtean bi bisita egongo dira aurrerantzean. Basque Country estrategian lehentasunezko eta estrategikotzat jotzen direnak izango dira gonbidatutako herrialdeak. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak aipatu du hurrego bisita Mexikok egingo duela, Jaurlaritzak urrian bertara egindako bidaiari jarraipena emateko.

Basque Country – 2020rako Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren barruan jasotako ekimen zehatzetako bat da «Euskadi Learning Tour» izeneko programa. Gobernu Kontseiluak apirilaren 8an onartu zuen Eusko Jaurlaritza garatzen ari den programa. 

Gaur goizean Lehendakaritzan izan den batzarrean, lehendakariaz gain, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga eta Txileko ordezkaritzako hurrengo ordezkariak izan dira:

  1. 1.Jacqueline Van Rysselbergue - Sentaria
  2. 2.Patricio Walker Prieto - Senataria
  3. 3.Ricardo Solari – Ministro ohia eta Txileko Telebista Nazionalaren presidentea (TVN)
  4. 4. Gonzalo Uriarte – Senatari ohia
  5. 5.Andres Santa Cruz – Produkzio eta Mekataritza Konfederazioaren presidentea (CPC)
  6. 6.Daniel Mas - Empresaria
  7. 7.Alfonso Swett - Empresaria
  8. 8.Cristian Rodríguez - Prentsa
  9. 9.Rafa Kutz, Euskadiko ordezkaria Txilen
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko abenduak 02

    felicidades me alegro mucho @iurkullu le doy mi apoyo ya lo sabes

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    [#BASQUECOUNTRY] El lehendakari recibe a la delegación de Chile que participa en Euskadi Learning Tour ➡ http://t.co/xB9Cle93MU #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)