Berriak
Eu

Zuzen Bidean Proposamenak hogei neurri zehatz eskaintzen ditu zigor eta espetxe arloan salbuespena gainditu eta normaltasunera itzultzeko

2014.eko azaroak 29
  • Eusko Jaurlaritzak agiri honen bidez legegintzaldi osorako erreferentzia- eta lan-esparrua definitu nahi du zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean.
  • Eduki zehatza du, planteamendu eraikitzailea, eta elkarrizketa eta hitzarmenera irekitako ikuspegia.
  • Zuzen Bidean osagarria da gizarteratzeko legezko prozesuak sustatzeko Hitzeman Programarekin.

 

Eusko Jaurlaritzak Zuzen Bidean proposamena aurkeztu du gaur Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez. Aipatutako agiriak hogei proposamen biltzen ditu, ETA desagertu ostean normaltasuna berrezartzeko zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean.

Bake eta Bizikidetza Planaren 8. ekimenaren barruan sartzen da proposamen hau. Gizarteratzeko legezko prozesuak sustatzeko Hitzeman programaren dokumentu osagarria da (urriaren 1ean aurkeztu zen aipatutako plana).

Zuzen Bidean proposamenaren barruko bi bloketan daude aurkeztuta proposamen zehatzak: lege-aldaketarik behar ez duten espetxe-politika aldatzeko hamar iradokizun, eta arlo penalean zein espetxe-arloan legea aldatzeko hamar iradokizun.

Jurista ugarik eta sentikortasun askokoek adierazi dute, zuzenbide penalari eta espetxe-zuzenbideari dagokienez, ETAren terrorismoaren aurkako borroka azken urteetan ezohikoa zen interpretazio-jarduera baterantz desplazatu zela eta zenbait lege-aldaketa egin zirela. Eusko Jaurlaritza iritzi berekoa da.

Prozesu hori 2003an onartutako zenbait lege organikoren onarpenarekin iritsi zen gorengo mailara. Aldaketa horiek muga lausoak proposatu zituzten terroristatzat tipifikatu beharreko jokabideetan. Horiek prozeduraren garantiak murrizten zituzten, zigorrak biziarteko kartzelatik gertu geratzen diren maximoetaraino luzatzen zituzten edota berriro gizarteratzeko aukera konstituzionala oztopatzen zuten.

Orain, behin ETAren terrorismoa itzultzeko mehatxua eta berrerortze-arriskua desagertuta daudenez, beharrezkoa da normaltasuna berrezartzea zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean.

Lehentasunezkoa da bi arrazoi handi direla eta, printzipio demokratiko bategatik eta helburu demokratiko bategatik:

·Eskubide eta askatasunen sistema baten gutxieneko bermeak oinarrizko printzipio demokratikoa dira, eta horretan bermatuta daude haren sendotasuna eta indarra.

·Helburu demokratikoa da, normaltasun penala eta espetxe-arloko normaltasuna bizikidetza normalizatzeko oinarrizko gizarte-adostasuna direlako.

 

  1. Hamar aldaketa-proposamen, legea aldatu gabe, espetxe-politikan bizikidetzaren normaltasun politikoa eta soziala laguntzen dutenak. 
    1. Espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzari transferitzea, Gernikako Estatutuaren 10.14 eta 12.1. artikuluetan ezartzen dena betez.
    2. Presoak beren bizilekuetatik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea. Ez dago horretarako legezko oztoporik (Espetxeen Lege Organiko Orokorraren 12.1 artikulua).
    3. Legea (Espetxeen Arautegiko 104.4 artikulua) aplikatzea gaixorik dauden presoen kasuan.
    4. Seme-alabak dituzten presoak elkartzea espetxe berean. Ez dago legezko eragozpenik eta gizatasunezko oinarrizko alderdi bat da.
    5. 70 urtetik gorako pertsonei baldintzapeko askatasuna ematea (ELOOren 196. artikulua).
    6. Preso guztiei normaltasunez eta berdintasunez aplikatzea espetxe-onurak (EAren 4.1 eta 4.2 artikuluak).
    7. Lehen legez kanpokoak ziren eta orain normalizatuta dauden jarduera politikoekin lotutako zigorrak dituzten pertsonei legezko neurriak aplikatzea (EAren 100.2 artikulua).
    8. Langraitz bidea deritzen presoek onartutako konpromisoari erantzun instituzional eta ofiziala ematea (EKren 25.2 artikulua).
    9. Bizikidetza-lantegiak eta Leheneratze-topaketak instituzionalizatzea (EKren 25.2 artikulua).
    10. Hitzeman programak adierazten dituen gizarteratze-politikak bultzatzea erakundeen arteko lankidetzaren bitartez (EKren 25.2 artikulua).

Proposamen horiek guztiak sartzen dira egun legeriak ematen dituen aukeren artean. Estatuko botereen borondate politikoaren eta interpretazioaren mende dago horiek aplikatzea.

 

2. Legea aldatzeko hamar proposamen, zuzenbide penalaren eta espetxe-zuzenbidearen arloan normaltasuna berreskuratzen laguntzen dutenak

 

•Prozesuaren bermeen esparruan: Prozedura Kriminalaren Legearen hainbat artikulu aldatzeko hiru proposamen aurkeztu dira. Nazioarteko kontalarien eta erakundeen gomendioei erantzuten diete eta hauxe dute helburutzat:

1. Atxilotze inkomunikatua desagertzea.

2. Behin-behineko espetxealdia murriztea.

3. Komunikazioen sekretuari eta bizilekuaren bortxaezintasunari loturiko bermeak ezartzea.

4. Nazioarteko erakundeek torturaren gainean egindako eskaerak aplikatzeko lege-tresnak sortzea torturaren ikerketa, prebentzio eta konponketari dagokionez. Neurri horrek nazioarteko erakundeen eskaerei erantzuten die.

 

•Zigorrak betetzeari dagokionez,

5.Berrerortzeko arriskua desagertu ostean, gizarteratzea sustatzeko zigorrak oso-osorik betetzeko neurriei buruzko 7/2003 Lege Organikoa eta Espetxeen Lege Orokorra indargabetzea edo aldatzea proposatzen da.

Bestaldetik, proposatzen da beste herrialde batzuetan betetako zigorren zenbaketa Auzitegi Gorenaren 186/14 epaiak Europako Kontseiluaren 2008/675/JAI Esparru Erabakiaren gainean jasotako interpretazioari jarraiki egitea.

 

•Exekuzio penalaren arloan,

6. Aurreko proposamenarekin bat, ELOOren 72. artikulua aldatzea proposatzen da, oraingoan ere gizarteratzea bultzatzeko.

7. Halaber, hainbat legeren aldaketa normaltasunera itzultzea ere proposatzen da, eta, era horretan, espetxe-zaintzako epaileen eskumena Epaitegi Zentraletik lurralde-esparruko Espetxe Zaintzako Epaitegietara igarotzea.

 

•Zuzenbide substantiboari dagokionez, Kode Penalaren 576., 577. eta 578. artikuluei eragiten dieten hiru proposamen egiten dira, normaltasuna berreskuratzeko honako alderdi hauetan:

8. Zigorren proportzionaltasunari dagokionez, giza eskubideetarako Nazio Batuen Kontalariak gomendatzen duen moduan.

9. Erakunde terrorista baten barruan jasotzen ez diren indarkeriazko jokabideak delitu arrunten esparruan kokatzea.

10. Adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubideak behar dituen babesteko bermeetan interpretazio-muga lausoak desagerraraztea.

 

Proposamen honen izena Zuzen Bidean da; izan ere, funtsean  bidezidorrak baztertzea eta zuzenbidearen bideari berriro ekitea iradokitzen du. Eduki zehatza du, planteamendu eraikitzailea, eta elkarrizketa eta hitzarmenera irekitako ikuspegia du.

Eztabaida bultzatzeko tresna izan nahi du. Eusko Jaurlaritzak gai horri buruzko elkarrizketa hasi nahi du Espainiako Gobernuarekin, operadore juridikoekin, legebiltzarreko taldeekin eta gizarte-eragileekin. Elkarrizketa horretarako abiapuntua eta erreferentzia da dokumentu hau. Eusko Jaurlaritzako legegintzaldi osorako erreferentzia- eta lan-esparrua definitu nahi du dokumentu honekin.

 

 

Donostia, 2014ko azaroaren 29a

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko azaroak 29

    Me alegro, gracias por la noticia

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La Propuesta Zuzen Bidean ofrece veinte medidas concretas para... http://t.co/FQAaU4Y3CR

  • @DurangoEAJ
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarak Idazkaritza Orokorrak Zuzen Bidean proposamena aurkeztu du http://t.co/Htd

  • @DurangoEAJ
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: La Propuesta Zuzen Bidean ofrece veinte medidas concretas para superar el recurso a lo excepcional y retornar a ... htt…

  • @FernandezJonan
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    La Propuesta Zuzen Bidean ofrece veinte medidas concretas para superar el recurso a lo excepcional y retornar a ... http://t.co/jz8h2C7tpm

  • @Thermiteconnect
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ZUZEN BIDEAN] Ofrece 20 medidas para recomponer, tras el fin de ETA, la normalidad en dcho penal y penitenciario ➡ http://t.c

  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    [ZUZEN BIDEAN] Ofrece 20 medidas para recomponer, tras el fin de ETA, la normalidad en dcho penal y penitenciario ➡ http://t.co/6mgfT8THyx

  • @EAPortugalete
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarak Idazkaritza Orokorrak Zuzen Bidean proposamena aurkeztu du http://t.co/Htd

  • @FernandezJonan
    2014.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarak Idazkaritza Orokorrak Zuzen Bidean proposamena aurkeztu du http://t.co/Htdx4YQQCo

Komunikabideek behera kargatzeko