Berriak
Eu

Euskadin bizi diren terrorismo-biktimek Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako mintegi baten hartu dute parte

2014.eko azaroak 28

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaritzaren ekimenez, EHUko KREI-Kriminologiaren Euskal Institutuak mintegi bat antolatu du Euskadin bizi diren terrorismo-biktimei zuzenduta. Gaur egun osoan egin da mintegi hori Donostiako Carlos Santamaria Zentroan.

Mintegian aukera izan da biktimek memoriari buruz duten iritzia entzun, jaso eta aztertzeko: zer den memoria, nola egituratu daiteken eta zertarako eta zergatik den garrantzitsua kasu partikular bakoitzean zein orokorrean. Horretarako, eztabaida taldeak sortu dira eta horietan parte hartu dutenek irizpideak eta esperientziak azaldu eta ekarpenak egin dituzte. Horiek guztiak bildu eta aztertuko ditu mintegi hori antolatzeaz arduratu den taldeak; KREIren Biktimologiako ikasleak ere hartu dute parte talde horretan.

Jardunaldia hasteko, Iñigo Lamarka arartekoak txostena irakurri du “EAEko terrorismoaren biktimen memoriarako eskubidea” gaiari buruz. Zigor‑zuzenbideko irakasle eta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren buru Jose Luis de la Cuesta egin du txostenaren aurkezpena.

Ondoren, lantaldeek eztabaida izan dute biktimen irudiaz eta biktimen gaur eta etorkizuneko ekarpenaz, baita memoriaz eta biktimizazio terroristaz ere. Bakoitzak zein taldeek egindako ekarpenak biktimen memoriaren katalogo baten jasoko dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aintzane Ezenarro, Enrique Ullibarriarana