Berriak Segurtasuna
qrcode

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako “Parez pare” jardunaldietan profil kriminologikoaren printzipio teorikoak eta operatiboak aztertuko dituzte

2014-11-28
Delikuntziari buruzko Nazioarteko Ikerketako Zentroko zuzendari Cesar San Juan Guillénen eskutik
 
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak 2014ko «Parez pare» zikloko azken jardunaldia, zazpigarrena, aurkeztu zuen atzo. Profil kriminologikoaren printzipio teorikoak eta operatiboak landu zituzten.
 
Delinkuentziari, marjinaltasunari eta gizarte-harremanei buruzko nazioarteko ikerketa-zentroko zuzendari eta EHUko Gizarte Psikologiako irakasle Cesar San Juan Guillén izan zen gaizkileen profil psikologikoaren gainean hitz egiteko arduraduna.

Hitzaldian, EHUko irakasleak psikologia kriminalari buruzko sarrera egin zuen, eta profiling edo profil psikologikoaren gaineko eskolak eta biktimologia azaldu zituen. Halaber, modus operandi ezberdinez eta gaizkileen sinaduraz, gaizkileek jarduteko arrazoiez eta sexu-erasotzaileez aritu zen.

Arkauteko Akademian «Parez pare» zikloaren barruan egin duten azken hitzaldia izan da. Maiatzean, antolatutako delinkuentzia jorratu zuten; ekainean, nazioarteko terrorismoa:; irailean, ziberdelinkuentzia; urrian, herritarren segurtasunerako ikuspegi berriak eta prebentzioaren eta kalteen arteko polizien jardunbide onak. 2015ean beste ziklo bat egingo dute, eta hilero polizien jardunarekin lotutako gai bat landuko dute.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @GARALEX_EHU
    2014-11-29
  • Argazkia SN Robot
    @rgartzia
    2014-11-29

    Comentario de Twitter:
    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako “Parez pare” jardunaldietan profil kriminologikoaren... http://t.co/NopRfWUw96

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko