Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Naturaguneetarako babesik onena Europar Batasunak sustatutako Natura 2000 Sarea da»

2014.eko azaroak 28
  • Europako sare ekologikoa 27.300 eremuk osatzen dute, eta Batasunaren azaleraren % 18,3ri egiten dio mesede
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldia

 

Eusko Jaurlaritzaren iritzian, balio eta eremu naturalak kontserbatzeko biderik egoki eta eraginkorrena «Natura 2000 Sarea eta dagoeneko eskuragarri dauden tresnak erabiltzea da». Hala, espezieak kudeatzeko planen eta HAPNri, mendiei eta nekazaritzari buruzko programa sektorialen bidez bioaniztasuna babestu ahalko da.

 Ana Oregi Silburuak Eusko Legebiltzarrean esan duenez, «Natura 2000 Sarea funtsezko bitartekoa da natura babesteko Europa-mailako politikaren barnean. Basa fauna eta floraren habitat naturalak kontserbatzeari buruzko EBren 1992ko zuzentarauaren harira sortu zen aipatutako sarea, Europako sare ekologikoa, hain zuzen ere, 27.300 gune dituena Europa osoan, Europako azaleraren % 18,3 barne hartuz», azaldu du Oregik.

 Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren iritzian, «izaera juridiko berezia eta ezberdindua ematen zaien guneak dira; basa fauna eta bere habitatak babesteko helburu jakin batzuk bete behar dituzte eta ekosistemak eta horietako habitatak Europar Batasunak aniztasun biologikoari eusteko funtsezko elementu izendatu behar ditu».

 Euskadin, lurraldearen gutxi gorabehera % 20 dago Natura 2000 Sarearen barnean. Hala bada, gune horiek,

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [MEDIO AMBIENTE] Oregi: “la mejor protección para los Espacios Naturales es la Red Natura 2000 promovida por la UE” ➡ http://t.…

  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    [MEDIO AMBIENTE] Oregi: “la mejor protección para los Espacios Naturales es la Red Natura 2000 promovida por la UE” ➡ http://t.co/E4ExVaxzsw

  • @idoiagoiri1
    2014.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [MEDIO AMBIENTE] Oregi: “la mejor protección para los Espacios Naturales es la Red Natura 2000 promovida por la UE” ➡ http://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)