Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Ardoaraba ekitaldia aurkeztuta

2014-11-27

Abenduaren 5etik 8ra Ardoaraba, Euskadiko ekitaldi enogastronomiko nagusia, egingo da Gasteizen. Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikadura Industrien zuzendari Peli Manterolak, Nekazaritza foru diputatu Borja Monjek, Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Miguel Garnicak eta Patricia García Gasteiz On-eko kudeatzaileak aurkeztu dituzte aurtengo xehetasunak eta berrikuntzak.

Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikadura Industrien zuzendari Peli Manterolak, berriz, "lankidetza publiko-pribatua" nabarmendu du, eta "tradizio eta paisaia bati lotutako bertako produktuaren" erakustokia izatea.

Aurten 4 karpa handitan 46 stand jarriko dira: Arabako Errioxako ardoa eta Arabako txakolina egiten duten 34 upeltegi, 4 jatorri izendapen (cava, Rias Baixas, Arabako sagardoa eta Arabako Errioxa txakolina), 7 pintxo lantegi, eta laranja ardoa egiten duen ekoizle valentziar bat. Horrekin batera, 91 ostalaritzako establezimenduk -2013an baino 24 gehiago- 108 proposamen gastronomiko eskainiko dute (pintxoak eta Ardoaraba menu bereziak).

2 iruzkin
  • @Ardoaraba
    2014-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @aitordelavilla: Presentada la próxima edición de Ardoaraba en Vitoria-Gasteiz. http://t.co/BOUUsRKwDA

  • @aitordelavilla
    2014-12-01

    Comentario de Twitter:
    Presentada la próxima edición de Ardoaraba en Vitoria-Gasteiz. http://t.co/BOUUsRKwDA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)