Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek bihar ostiralean Urretxun Zumaia – Zumarraga lineako autobusen bi zirkulazio aldatuko ditu

2014.eko azaroak 27

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bihar ostiralean, azaroaren 28an, Zumaia – Zumarraga lineako autobusen bi zirkulazio aldatuko ditu Urretxutik igarotzean, Iparragirre kalean burutuko diren lanak direla eta.

Hain zuzen ere, Zumaiatik 9:05ean eta 10:05ean irtengo diren autobusak, Zumarragara saihesbidetik sartuko dira, eta geldialdia Okendoko biribilgunearen sarrerarekin eskualde errepideko bidegurutzean burutuko da. Ondoren, saihesbidetik Ospitalera saihesbidetik jarraituko dute.

Kontrako noranzkoan, Zumarragatik Zumaiara ohiko ibilbidea burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko