Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek arratsalde honetan udalbuseko zerbitzuaren ibilbidea aldatuko du

2014.eko azaroak 27

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, arratsalde honetan Eibarko UDALBUS autobusen hiri barruko zerbitzuaren ibilbidea aldatuko du, Ipuruako futbol zelaian burutuko diren lanak direla eta.

Ibilbidearen aldaketa 14:00etatik 20:00etara izango da, Indalezio Ojanguren kalean egongo den trafiko mozketa dela eta. Hori dela eta, UDALBUSa ezin izango da Santaiñes eta Indalezio Ojanguren kaleetatik ibili.

Amañatik Azitainera doazen zirkulazioetan, autobusak Eroskiko biribilgunean Isaki kalerantz desbideratuko dira. Hori dela eta, Ipuruako eta Sostoatarren kaleko geralekuak kendu egingo dira.

Kontrako noranzkoan, Azitainetik Amañara ohiko ibilbidea mantenduko da.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko