Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena

2010.eko ekainak 11

Zabaletak dio baliabide nahikoa egon arren "adostasunik gabe" ez dela Gizarte Zerbitzuen Legerik egongo

Gizarte zerbitzuetako ehunka profesionalek parte hartu dute Gizarte Zerbitzuen Legearen garapenaren inguruko jardunaldian. Sailburuak "berritzailea eta enplegua sortzeko gai den" zerbitzu eredu baten alde agertu da. 

Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, gaur Gizarte Zerbitzuen Legearen garapenaren inguruan antolatu den topaketa batean parte hartu du Gizartekintzaren arloko profesionalekin batera. Sailburua, jardunaldi honetan, adostasunean oinarritutako Lege bat definitzeko erakunde eta gizarte eragileen arteko adostasuna lortzearen alde agertu da. "Adostasunak baliabideak bezain garrantzitsuak dira", adierazi du Zabaletak.

Sailburuarekin batera, Fernando Fantova Gizarte Gaietako sailburuodea eta sektoreko ehun bat profesional joan dira Donostiara topaketa honetan parte hartzera. Topaketaren helburua, Fantovaren hitzetan, "profesionalekin elkarrizketa bati ekitea eta horrela, gizarte langileek sentitzen eta pentsatzen dutena aztertzea eta beren kezkak jasotzea izan da". 

Gemma Zabaletak politika pasiboen ordez politika aktiboei ekitearen alde egiten du apustu, enplegurako "behin betiko jauzia" lortzeko. Horrez gain, sailburuak Eusko Jaurlaritza I+G+b-aren garapenean oinarritutako gizarte zerbitzu eredu "berritzaile" baten eta "gizarte zerbitzuetan ere talentua aplikatzearen" alde dagoela azaldu du. 

Bere esku-hartzean, Zabaletak euskal ekonomia eta lehiakortasuna indartzeko, lana sortzeko gai den gizarte zerbitzu sistema bat sortu behar dela azpimarratu du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta