Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako profesionalen artean lankidetza kultura indartzea

2014.eko azaroak 27

 Jardunbide onak EAEko Arreta Integratuan I. Jardunaldiaren markoan 

 

300 profesional baino gehiago bildu dira gaur Osakidetzako arreta integratuko jardunbide onei buruz eztabaidatzeko eta ezagutzak partekatzeko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi aretoan egin duten jardunaldian. Osakidetzak antolatutako, Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak inauguratu duen eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxebarriak itxi duen jardunaldian, 4 hitzaldi eta 20 komunikazio labur entzun dituzte. Batzorde zientifiko batek hautatu zituen 91 proiekturen artean.

Arreta integratua garapen prozesu konplexua da eta zuzendarien lidergo sendoa, profesionalen parte-hartze konprometitua eta aldatzeko eta indartzeko nahikoa denbora behar ditu. Kontzeptu horiek izan dira gaurko bileraren oinarriak. Egun, Osakidetzan zaintza integratuei buruzko hainbat jardunbide abiarazita daude, prozesuak optimizatzeko helburuaz.

Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak esan duenez: «arreta integratua osasun-sistema modernoek gero eta zaharragoa den biztanleriaren osasun-eskaerei emandako erantzuna da, patologia kronikoen kopurua gero eta handiagoa delako. Patologia kronikoak dituzten pertsonek laguntza-mailen eta arloen, soziosanitarioa kasu, arteko epe luzeko erantzun koordinatua behar dute».

Behar horri erantzuteko, kudeatzaileek eta profesionalek marko kontzeptual berriak eta ohiko tresnak behar dituzte, lankidetza-prozesuak errazteko eta sistemak integrazio handiagoko egoeretara eramateko. Sailburuordearen iritziz, aldaketa hiru zutabetan oinarritu behar da: «gobernantza, sistema kliniko edo laguntza-eredu zehaztua eta gure erakundearen balioak eta kultura.»

Gobernantza edo egituraren integrazioa

Orain arte egindako bideak leku ezin hobean utzi du Osakidetza. izan ere, egituraren aldetik saiatzen ari da integrazioa bultzatzen. Horretarako, erakunde sanitario integratuak sortu ditu. Bestalde, arlo kliniko-funtzionalean ere sustatu du integrazioa. Hau da, lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren artean.

 Era berean, nabarmentzekoa da gizarteko eragileekin eta arlo komunitarioan parte-hartzen duten eragileekin maila horizontalago batean abiarazitako koordinazioa.

Asistentzia-eredu zehaztua

Guillermo Viñegrak nabarmendu duenez, gaitasun eraldatzaile handia du «lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren arteko eta lehen mailako arretaren eta espazio soziosanitarioen arteko oztopoak gainditzen saiatzen den eta une egokian eta toki zuzenean zaintza egokiak ematen direla bermatzen duen sistema klinikoak. Hala, osasun-sisteman egin beharreko “arreta-bidea” ahalik eta eraginkorrena eta kalitate handikoa izango da».

Hori dela eta, eragile guztien arteko lankidetza errazteko beharrezko tresnak baliagarri egiten ari dira; esaterako, historia kliniko bakarra, errezeta elektronikoa edo Osarean, arreta presentziala informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez osatzeko ahalmen handikoak direlako Era berean, giza baliabideak trebatzen ari dira, bai rol berrien ikuspegitik, bai profesionalek berrikuntza sustatzearen aldetik, bai gure sareko elkarlaneko lidergoari dagokionez.

Gainera, pazientearen ahalduntzearekin loturiko alderdi guztiak bultzatuko dira, osasunaren eta gaixotasunaren aurreko jokabidea aktiboagoa izan dadin. Halaber, prebentzioaren eta bizimodu eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenaren arloetan esku hartuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Etxebarria Osakidetzako zuzendari nagusia