Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Basque Country Logistics Estrategia aurkeztu dio gorputz diplomatikoari Madrilen

2014.eko azaroak 27

Eusko Jaurlaritzako Garraio arduradunak eta Kanpo Harremanetarako arduradunak bilera informatibo bat izan dute gaur goizean Madrilen hainbat herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin, Basque Country Logistics Estrategia aurkezteko.

Bilera Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzan egin da eta bertan parte hartu dute Antonio Aiz Garraioko sailburuordeak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak eta Juan Aguado Madrilgo Ordezkaritzaren kideak,  baita Portugaleko, Frantziako, Holandako, Erresuma Batuko, Mexikoko, Txileko, Belgikako (Flandeseko eskualdea eta Brusela-Hiriburuko eskualdea) eta  Brasilgo  enbaxadetako arduradunek ere.

Bilera informatiboak “Basque Country Logistics: nodo logístico del eje atlántico europeo” izan du izenburua eta balio izan du diplomatikoen kidegoari Basque Country Logistics Estrategia aurkezteko; estrategia hori Eusko Jaurlaritzak eta Bilbo eta Pasaiako itsas agintariek sortu berri duten marka berri bat merkataritza ganbaren, enpresen eta euskal kluster logistikoaren laguntzarekin sortu dutena,– ekimenen, itunen eta lankidetzen buru izateko eta Garraio eta Logistikaren alorrean Euskadik Europako hego-mendebaldean Penintsula Iberikoaren ate modura eskaintzen duen ahalmena sustatzeko.

Gaur egindako bilera, Madrilen Eusko Jaurlaritzako arduradunen eta diplomatikoen kidegoaren artean egiten ari diren bileren egutegi barruan dago legegintzaldi honetarako gobernuaren planak eta ekimen estrategikoak ezagutzera emateko.”

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)