Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Etxebizitzaren aldeko itun soziala ekainaren 16an sinatuko da

2010.eko ekainak 10

Gizarte- eta ekonomia-arloko 70 erakundek baino gehiagok sinatuko dute

Etxebizitzaren aldeko itun soziala ekainaren 16an sinatuko da Iñaki Arriola sailburuak gaur iragarri du Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala ekainaren 16an sinatuko dela. Era horretan, parte hartzeko eta eztabaidatzeko prozesu zorrotz bat itxi da. Prozesu horri azaroan eman zitzaion hasiera inplikatutako agenteekin etxebizitzaren alorrean datozen urteetan aplikatu behar diren politikei buruzko oinarrizko adostasunak lortzeko, eta ituna sinatu ostean izango du jarraipena, hartutako konpromisoak gauzatzeko xedez. Itun hori (ezaugarri horietako lehena da Euskadin) gizarte- eta ekonomia-arloko 70 erakundek baino gehiagok sinatuko dute eta 15 urteko indarraldia izango du.

Etxebizitza babestuaren parkea handitzea eta alokairuari bultzada handia ematea da Itun horren ardatz estrategiko handietako bat. Itun horren helburua, gainera, alde batetik, 90.000 familiaren etxebizitza-premiari erantzutea da, eta, bestetik, alokairuko etxebizitza kopurua handitzea 2025. urtean sustatzen diren etxebizitzen % 50 modalitate horretakoak izatea lortu arte. Baina helburu horiek betetzea ahalbidetuko duten baliabide ekonomikoak lortzeko sistema berriak bilatuko dira, eta horien artean alokairuko etxebizitzak eraikitzeko lankidetza publiko/pribatua dago.

Era berean, lurzoru gehiago izatea lortu nahi da, udalekiko lankidetza handiagoa eta hobea izanik. Itun horren ardatz estrategiko nagusietako bat hiriak eraberritzeko eta birgaitzeko politikak sustatzea eta beste orientazio estrategiko bat ematea da. Ezarri da datozen hamabost urteetan 250.000 etxebizitza hobetu eta birgaituko direla. Itun horretan definitzen diren 87 ekintza zehatzen artean erakunde-lankidetza hobetzeko eta erakundeen erantzukidetasuna hobetzeko ekintzak daude; horretarako, udalek etxebizitza-politiketan duten zeregina indartuko da. Era berean, gai publikoen gobernantza-sistema berri bat ere ezarriko da, etxebizitza-politikan herritarrek duten partaidetza ez ezik herritarren erantzukidetasuna ere sustatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, sailburua