Berriak Lehendakaritza
Eu

BTEK “Euskadi kanpoan erreferente berritzaile” bihurtzeko erronkari heltzeko jaio da

2010.eko ekainak 09

Lehendakariaren hitzetan, “Ezagutza da berdintasuna eta aurrerapenaren oinarririk sendoena”

Euskadik gaur arratsaldetik aurrera Teknologiaren Interpretazio Zentro bat dauka. Zamudioko Teknologi Elkartegian dago eta gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzeko erronkari helduko dio. Patxi López lehendakariak instalazioak bisitatu ostean zentroaren “edukia edukitzailea bezain ikusgarria dela" adierazi du, hori dela eta, “betidanik euskal gizartearen bereizgarri izan den espiritu ekintzailea berreskuratzeko” helburua erdietsiko duela pentsatzen du.

Patxi López lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza politika eta Euskadiko lehenengo Teknologiaren Interpretazio Zentroaren etorkizuna lotu ditu, izan ere, BTEK zentroaren hazkuntza “gure politikaren arrakastaren froga nabarmena izango da”. “Gure herrialdean talentua sortzea eta Euskadi gure mugez haraindi erreferente berritzaile bihurtzea lortu dugula erakusten duen froga da”, gehitu du.

Patxi López lehendakariak gaur arratsaldean BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroa inauguratu du Bizkaiko Teknologi Elkartegian. Ekitaldi horretan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu den Bernabé Undak, Estatuko Hezkuntza idazkari den Eva Almuniak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente den Francisco Berjónek, Bizkaiko Teknologi Elkartegiko zuzendari den Txaber Ourok, BTEK zentroko zuzendari den Xabier Díaz Silvestrek eta SPRI eta UPV/EHUko ordezkariek parte hartu dute, baita eraikinaren eraikuntza-lanetan eta edukien garapenean parte hartu duten erakundeetakoek ere.

Lehendakariak, bere esku-hartzean, ezagutzak gizarte modernoetan daukan garrantzia azpimarratu du, “berdintasuna eta aurrerapenaren oinarririk sendoena da”, hori dela eta, berrikuntzaren arloan “ekinean hasteko” eskatu. “Berrikuntza politiko batek Euskadiri hazten lagunduko dioten etorkizuneko ezagutza-sortzaileak eratzen lagundu behar du”, azaldu du Lópezek.

Ildo horretatik, lehendakariak Euskadi “ikerketa eta berrikuntzara % 3a bideratzeko helburua erdiestetik oraindik urrun dagoen arren”, nahiz eta krisi garaian gauden, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek I+G+b-ra bideratutako partidak + % 9,35 areagotzea aurrez ikusten dutela gogorarazi du. Horrez gain, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana eta Lehiakortasun Plana ere kontuan hartu behar dira, izan ere, Jaurlaritzak plan horiekin “Euskadirako etorkizunerako berrikuntza politika bat eratu” nahi du eta bertan, “nazioartekotzeak garrantzi berezia dauka”. “Ez eslogan huts gisa, kanpora zabaltzeko aldarrikapen eta bultzada gisa baizik, hau da, atzerriko merkatuan lehiakorrak izateko eta, aldi berean, Euskadira atzerriko inbertsioak erakartzeko”, esan du.

Zamudioko Teknologi Elkartegian dagoen zentroari dagokionez, lehendakariak esan du “gure eskoletako ikasle gazteen artean jakin-min intelektuala piztu behar duela, etorkizunean gure herrialdean ezagutza-sortzaile bihur daitezen eta horrela, gure garapenari eta ongizateari laguntzea lortzeko” eta “euskal gizartearen bereizgarri izan den espiritu ekintzailea berreskuratzeko”.

Zentro honen beste ezaugarri garrantzitsu bat bere osaketa da, izan ere, bertan Euskadiko hainbat herri administrazio, zentro teknologiko, hezkuntza zentro eta gizarte zentro uztartzen dira eta horrek, Lópezen hitzetan, “zientzia eta ikerketaren esparru konplexu eta lehiakorrean aurrerapausoak emateko ezinbestekoa dela ahaleginak eta borondateak batzea frogatzen du ”. “Mendi garaiegia da bakarrik igotzeko”, esan du.

Bi bolumen, bilgune bat

Teknologiaren Interpretazio zentroa bi eraikinek osatzen dute. Kanpotik, eraikinak bereizirik daudela dirudi, baina barrutik lotuta daude. BTEK zentroaren bereizgarri nagusia IPAD edo IPHONE baten bidez osoki kontrolatzen dela da. Hau da, munduko edozein tokitan egonda ere, eraikina eta bertako azpiegitura osoa botoi bat sakatuz “piztu” daiteke. Zentroaren helburua gazteei eguneroko teknologia hurbiltzea da, hain zuzen ere, aukera teknologikorik aurreratuenak modu “erakargarri eta original” batean bizi ditzaten, hau da, jokoen eta emozioen bidez, gaikako arloetan bereiziriko erakusketa interaktibo baten bitartez.

 

2 iruzkin
  • @paleotwit
    2010.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter: Inaugurado el BTEK, Centro de Interpretación de la Tecnología. http://bit.ly/9tsYli

  • @mediamusea
    2010.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter: Inaugurado el BTEK, Centro de Interpretación de la Tecnología. http://bit.ly/9tsYli

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Bernabé Unda sailburua