Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Liburutegi Digitala abian da

2014.eko azaroak 26

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala aurkeztu du gaur goizean, Gasteizen, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuorde Joxean Muñozekin eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegien Zerbitzuko buru Francisca Pulgarrekin batera. Gaurtik aurrera, liburutegi publikoetako 530.000 bazkideek liburuen katalogo zabal bat deskargatu ahalko dute Internet bidez. 

Urte amaieran 3.000 lan baino gehiago egongo dira eskuragarri, eta 2015ean, 15.000. Lanak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira. Uriartek eta Muñozek zerbitzua Estatuan aitzindaria dela nabarmendu dute, katalogoan argitalpen berriak biltzen dituelako. Hala, Euskadiko eta Estatuko argitaletxe nagusiek proiektuan parte hartzen dute eta eLiburutegia zerbitzuan lanak jarri dituzte eskuragarri. 

Pirateriaren alternatiba

Joxean Muñoz sailburuordeak adierazi du eLiburutegia pirateriari aurre egiteko alternatiba izan daitekeela. «Liburutegi digitalaren bidez, bi minutu behar dituzu liburu bat doan deskargatzeko eta irakurtzen hasteko», esan du. Modu horretan, erabiltzaileek egileen, argitaletxeen eta liburuen iraupena bermatuko dute, Eusko Jaurlaritza arduratuko baita eLiburutegiari emandako zerbitzua ordaintzeaz.

Nork erabil dezake eLiburutegia?

Udal liburutegien bazkide guztiek izango dute zerbitzura sartzeko aukera, , Donostiako, Bilboko eta Santurtziko liburutegietakoek izan ezik, 2015ean sartuko baitira sarera.  Uda baino lehen, liburutegi guztiak Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egongo dira, beraz, eLiburutegian.

Nola lortu?

eLiburutegia plataforma erabiltzeko, liburutegira joan eta altan emateko eskatu behar da. Han, online mailegu-plataforman sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza emango dizkiete. Datu horiek lortu ondoren, plataforman sartu eta liburuak irakurtzen has daiteke.

Oinarrizko arauak

Plataformaren bidez, liburuak streaming-en irakurri ahal izango dira, edo sei gailu elektronikoetan ere deskargatzeko aukera emango da (smartphonea, eLiburua edota ordenagailu eramangarria). Maileguak 21 egunekoak izango dira eta erabiltzaileak bi liburu erabili ahal izango ditu gehienez. Bi lan erreserbatzeko aukera ere emango da.

Informazio xehatuagoa

 

 

55 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LeereEditorial
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Arantxa2012: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi!!!
    http://t.co/fpbVLVwZQU #prestamodigital #eliburutegia #liburutegia #rlpe

  • @liburutegiak
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Arantxa2012: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi!!!
    http://t.co/fpbVLVwZQU #prestamodigital #eliburutegia #liburutegia #rlpe

  • @GumGuma3
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Arantxa2012: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi!!!
    http://t.co/fpbVLVwZQU #prestamodigital #eliburutegia #liburutegia #rlpe

  • @bibmus
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Arantxa2012: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi!!!
    http://t.co/fpbVLVwZQU #prestamodigital #eliburutegia #liburutegia #rlpe

  • @Arantxa2012
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi!!!
    http://t.co/fpbVLVwZQU #prestamodigital #eliburutegia #liburutegia #rlpe

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Francisca Pulgar