Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Liburutegi Digitala abian da

2014.eko azaroak 26

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala aurkeztu du gaur goizean, Gasteizen, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuorde Joxean Muñozekin eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegien Zerbitzuko buru Francisca Pulgarrekin batera. Gaurtik aurrera, liburutegi publikoetako 530.000 bazkideek liburuen katalogo zabal bat deskargatu ahalko dute Internet bidez. 

Urte amaieran 3.000 lan baino gehiago egongo dira eskuragarri, eta 2015ean, 15.000. Lanak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira. Uriartek eta Muñozek zerbitzua Estatuan aitzindaria dela nabarmendu dute, katalogoan argitalpen berriak biltzen dituelako. Hala, Euskadiko eta Estatuko argitaletxe nagusiek proiektuan parte hartzen dute eta eLiburutegia zerbitzuan lanak jarri dituzte eskuragarri. 

Pirateriaren alternatiba

Joxean Muñoz sailburuordeak adierazi du eLiburutegia pirateriari aurre egiteko alternatiba izan daitekeela. «Liburutegi digitalaren bidez, bi minutu behar dituzu liburu bat doan deskargatzeko eta irakurtzen hasteko», esan du. Modu horretan, erabiltzaileek egileen, argitaletxeen eta liburuen iraupena bermatuko dute, Eusko Jaurlaritza arduratuko baita eLiburutegiari emandako zerbitzua ordaintzeaz.

Nork erabil dezake eLiburutegia?

Udal liburutegien bazkide guztiek izango dute zerbitzura sartzeko aukera, , Donostiako, Bilboko eta Santurtziko liburutegietakoek izan ezik, 2015ean sartuko baitira sarera.  Uda baino lehen, liburutegi guztiak Irakurketa Publikoko Sarean sartuta egongo dira, beraz, eLiburutegian.

Nola lortu?

eLiburutegia plataforma erabiltzeko, liburutegira joan eta altan emateko eskatu behar da. Han, online mailegu-plataforman sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza emango dizkiete. Datu horiek lortu ondoren, plataforman sartu eta liburuak irakurtzen has daiteke.

Oinarrizko arauak

Plataformaren bidez, liburuak streaming-en irakurri ahal izango dira, edo sei gailu elektronikoetan ere deskargatzeko aukera emango da (smartphonea, eLiburua edota ordenagailu eramangarria). Maileguak 21 egunekoak izango dira eta erabiltzaileak bi liburu erabili ahal izango ditu gehienez. Bi lan erreserbatzeko aukera ere emango da.

Informazio xehatuagoa

 

 

55 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @liburutegiaLezo
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/bdo9900f3g

  • @amoreliburutegi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia martxan! http://t.co/ul0S0Bc5IL

  • @amoreliburutegi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/ul0S0Bc5IL

  • @amoreliburutegi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @LF_Euskadi: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/rIpeqmcYxN

  • @javiderios
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @LF_Euskadi: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/rIpeqmcYxN

  • @LF_Euskadi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/rIpeqmcYxN

  • @CyberEuskadi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    "Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi" http://t.co/Ls32HvXlk9

  • @Arantxa2012
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @evaalberdi: Martxan dagoeneko mailegu digitala gure liburutegietako bazkideentzat http://t.co/lcwnvEtVjh

  • @ApalEstudio
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskadiko Liburutegi Digitala abian da, http://t.co/FEX2EDW3VR @irekia bidez. #kultura

  • @ApalEstudio
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi, http://t.co/FuhcFMC6DC vía @irekia #kultura

  • @eitbeus
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskadiko Liburutegi Digitala abian da, http://t.co/9Qavw6BKfL @Irekia bidez. #kultura

  • @Poziktibity
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la Biblioteca Digital de Euskadi, http://t.co/FuhcFMC6DC vía @irekia #kultura

  • @Edurraiba
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskadiko Liburutegi Digitala abian da, http://t.co/FEX2EDW3VR @irekia bidez. #kultura

  • @Poziktibity
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Liburutegi Digitala abian da, http://t.co/FEX2EDW3VR @irekia bidez. #kultura

  • @evaalberdi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: Arranca la #biblioteca digital de Euskadi #eLiburutegia http://t.co/Lkpo7N0ohr

  • @liburutegiak
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @JSM_Liburutegia: A partir de hoy el #préstamodigital es una realidad para los usuarios y usuarias de las #bibliotecas de Euskadi http:/…

  • @Lasartelib
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: Arranca la #biblioteca digital de Euskadi #eLiburutegia http://t.co/Lkpo7N0ohr

  • @liburutegiak
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la #biblioteca digital de Euskadi #eLiburutegia http://t.co/Lkpo7N0ohr

  • @CCBiblio
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @fvernalte: Arranca la #Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/xvDCC95YwD #eliburutegia

  • @sergi_montes
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @fvernalte: Arranca la #Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/xvDCC95YwD #eliburutegia

  • @evaalberdi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Martxan dagoeneko mailegu digitala gure liburutegietako bazkideentzat http://t.co/lcwnvEtVjh

  • @fvernalte
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Arranca la #Biblioteca Digital de Euskadi http://t.co/xvDCC95YwD #eliburutegia

  • @evaalberdi
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Ya está en marcha el préstamo digital en nuestras bibliotecas http://t.co/tmLwhlqQaQ

  • @JSM_Liburutegia
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    A partir de hoy el #préstamodigital es una realidad para los usuarios y usuarias de las #bibliotecas de Euskadi http://t.co/i1NhD2DkcT

  • @JSM_Liburutegia
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    Gaurtik aurrera #mailegudigitala posiblea izango da Euskadiko liburutegietako bazkideentzat http://t.co/LC4ufZPuR2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Francisca Pulgar