Berriak Kultura
Eu

Done Jakue bidea sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren helburua

2010.eko ekainak 10

Eusko Jaurlaritzako talde batek Kostako ibilbidea egin du Nanclares de la Oca kartzelako emakume talde batekin 

Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak bultzatzeko, 37 kultur jarduera programatu dira hiru lurralde historikoetako 22 udalerritan. Frantziako Bidearen eta Portugaleko Bidearen ondotik hirugarren ibilbide erabiliena da Kostakoa.

Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak bultzatzea. Hauxe da Eusko Jaurlaritzako helburua. Horregatik, Jaurlaritzako ordezkari talde batek Irunetik Oriora doan ibilbidea egin du gaur Kostako bidetik. 

Antonio Rivera, Kultura sailburuordea, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariarekin batera egin du ibilbidea. Haien atzetik, Nanclares de la Oca kartzelatik etorritako emakume talde bat. Denak elkarrekin, Iruneko Santiago zubira heldu dira, Guadalupeko Santutegira igo, gero Hondarribira eta Pasai Donibanera, eta azkenik Orioko Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio-Zentrora ailegatu dira. 

Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak bultzatzeko hiru lurralde historikoetan prestatu diren 37 kultur jardueratariko bat izan da gaurko ekimena. Programak, besteak beste, kale-antzerkia, kontzertuak, erakusketak, Done Jakueren bideak eta ipuin-kontalariak jasoko ditu. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), gainera, Iparraldeko Bideak aztertuko dituen jardunaldi bat programatu du Donostiako Miramar jauregian egitekoak diren Udako Ikastaroetan.

Kostako Bidea, gaur egun, erromesen hirugarren ibilbide erabiliena da, Frantziako Bidearen eta Portugaleko Bidearen ondotik. 2009an, 17.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu ziren, hiru urte aurretiko datuaren halako hiru, kasik. 2008an, aterpetxeetako ostatu-hartzeen kopurua 3.300 emendatu zen, hau da, aurreko urtea baino %23 gehiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell