Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura

2014.eko azaroak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzaren Kontrolerako Osoko Bilkuran egin dizkioten galderei erantzun die gaur goizean. 

2. Pello Urizar Karetxe jaunak, EH Bildu taldeko parlamentariak, lehendakariari azaroaren 21ean Espainiako erregearekin izan zuen bileraren inguruan egindako galdera.

Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Felipe VI.a erregearekin izan zuen bileran Eusko Jaurlaritza lantzen ari den hiru ildo orokorrak azaldu zizkion: egoera ekonomikoa, bake eta bizikidetza eta Euskadirako estatus berria. 

Urkulluk aitortu du zaila dela bileraren ebaluazioa egitea. Hala ere, elkarrizketan sinesten duela esan du, hori gabe elkar ulertzea zaila delako. Ildo horretan, «Euskadi hobea izateko orainaldiko ikuspegia eta etorkizunerako proposamenak helaraztea ahalbidetzen duten bilera guztietan» egongo dela adierazi du.

4. Borja Sémper Pascual jaunak, Euskal Popularrak taldeko parlamentariak, lehendakariari irratian emititu diren Eusko Jaurlaritzaren iragarki batzuen inguruan egindako galdera. 

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Sémper parlamentariak aipatu dituen irratiko iragarkiek honako ideia hau azpimarratzen dute: «pertsonen duintasuna  jatorriarekin, kulturarekin edo herritartasunarekin lotutako edozein ezberdintasunen gainetik» dagoela. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako publizitate-kanpaina bat da, duela urtebete baino gehiago Legebiltzarreko Batzordean aurkeztua eta Ikuspegi behatokiak eta unibertsitateak mezuen inguruan zuten iritzia kontuan hartuta egina. Lehendakariak ziurtatu duenez, erakunde horietako inork ez du engainurik aurkitu mezuetan eta parlamentariari konpromisoa eskatu dio; «ordezkari instituzional gisa, bat egitea dagokigu» adierazi dio.

9. José Antonio Pastor Garrido jaunak, Euskal Sozialistak taldeko parlamentariak, lehendakariari Felipe VI.a erregeari 2014ko azaroaren 21eko bileran egin zion proposamen politikoaren inguruan egindako galdera. 

Erregearen eta lehendakariaren arteko bileran aztertutako gaietako bat Euskadiren estatus politiko berria izan zen. Urkulluk proiektu horretarako lan-metodo bat aurkeztu du: «elkarrizketa, negoziazioa, hitzarmena eta berrespena». 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)