Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Kulturklik agenda gailu mugikorretara heldu da

2014.eko azaroak 25

Android eta iOS sistema eragilea duten gailuentzat eskuragarri dago kultura agenda, APP berriari esker

 

Kulturkliken erabiltzaileek atari horretako agendak jasotzen dituen kultura-ekitaldi guztiak poltsikoan eraman ahal izango dituzte aurrerantzean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hori posible egiten duen App berria garatu du. Modu erraz eta intuitiboan, Kulturklik atariaren agenda kontsultatzeko aukera ematen die tresna berriak erabiltzaileei. Android nahiz iOS sistema eragilea dutenek dagoeneko deskargatu dezakete aplikazioa, eta euren gailu mugikorretan erabiltzen hasi.

Euskararen lurralde guztietan gertatzen diren aurrez aurreko kultura jarduerak biltzen ditu kultura agendak, EAEkoak ez ezik, euskal kultur eragileek Nafarroan zein Iparraldean egiten dituztenak ere bai. Agenda Kulturklik Kultura Atari Interaktiboaren zati da, eta 250 kultur ekitalditik gora jasotzen ditu egun bakoitzeko. Kopuru hori hazi egiten da asteburuetan, eta 300 hitzordutik gora izan ohi ditu agendak ostiral eta larunbatetan. Kulturaren sektore guztietako ekitaldiek dute lekua bertan: ikusizko arteek, arte eszenikoek, bertsolaritzak, musikak, literaturak, ikus-entzunezkoek… 

Agendako emanaldien artean bilaketa egiteko berriz, erabiltzaileak ekitaldi-mota, udalerri, data, edo jarduera burutzen den hizkuntzaren arabera sailkatuta aurkituko ditu ekitaldi guztiak. Bere gustuko ekitaldia aurkitutakoan, jarduera horren inguruko informazio guztia eskura izango du, bai eta kokalekua ere mapa batean (google maps). Halaber, bere inguru hurbilean dituen ekitaldiak ikusteko aukera ere izango du. Azkenik, agendako edozein ekitaldi posta elektroniko edo sare sozialen bidez partekatu ahal izango du, emanaldiaren fitxatik bertatik.

Kulturklik App berria deskargatzeko 

www.kulturklik.euskadi.net

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: .@kulturklik agenda gailu mugikorretara heldu da, http://t.co/RU0h4vqpgU @Irekia bidez. #kultura

  • @Poziktibity
    2014.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    .@kulturklik agenda gailu mugikorretara heldu da, http://t.co/wPeudTbaPr @irekia bidez. #kultura

  • @CyberEuskadi
    2014.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    "La agenda Kulturklik llega a los dispositivos móviles" http://t.co/YOg1vkDSLY

  • @KikeUriarte
    2014.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    Kulturklik agenda gailu mugikorretara heldu da http://t.co/dWIgipl23k ... dagoeneko instalatu dut ;-)