Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak ehuko Makina Erremintaren Gelarekiko eta Aeronautikako Gelarekiko babesa adierazi du berriz. (2014-11-25(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 25

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa) eta HEGAN aeronautika-klusterrak zientzia-, teknologia- eta hezkuntza-lankidetzako hitzarmen bat sinatzea baimentzen duena, Gela Aeronautikoa garatzeko.

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta AFM erakundeak zientzia-, teknologia- eta hezkuntza-lankidetzako hitzarmen bat sinatzea baimentzen duena, Makina-erremintaren Gela aurrera eramateko.

LABURPENA

BFAk eta HEGAN eta AFM klusterrek ere parte hartzen dute bi kasuetan

Eusko Jaurlaritzak 320.000 euroko gastua onetsi du 2014-2018 aldian bi gela espezializatuak sortzeko

Azken urteetan, teknologia aeronautikoaren eta makina-erremintaren sektoreetako enpresek ingeniaritzaren arloan aeronautikoko prestakuntza beharrak daudela nabarmendu izan dute.

Horrenbestez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren (BIGET), HEGAN kluster aeronautikoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ustez, beharrezkoa da enpresen eskaera horri erantzutea, eta teknologia horiek erabiltzen dituzten industria-sektoreetan lehiakortasuna eta garapena bultzatzea.

Horregatik, gobernu-kontseiluak aipatutako erakunde horiek zientziaren, teknologiaren eta hezkuntzaren arloan Aeronautikako Gela sortzeko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman du. Hala, Eusko Jaurlaritzak 144.000 euro emango ditu 2014-2018 aldian.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk beste hitzarmen bat sinatuko dute, Makina Erremintako Gelari eusteko, Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartearen (AFM) lankidetzaz.

Kasu horretan, Eusko Jaurlaritzak 174.999 euro emango ditu 2014-2018 aldian, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bitartez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BEC_BIEMH
    2014.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco renueva su apoyo al Aula de #MáquinaHerramienta http://t.co/7nEJs7Zha9