Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, IV. Lanbide Heziketako Euskal Plana 2014-2016 onartzen duena. (2014-11-25(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 25

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK LANBIDE HEZIKETAREN IV EUSKAL PLANA ONARTU DU

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren proposamenez, gobernu-kontseiluak Lanbide Heziketarako IV Euskal Plana onartu du gaur. Ekoizpen-sektoreetan nahiz produktibitatearen alorrean gertatzen ari diren aldaketa handiei erantzuna ematea helburu hartuta sortu da Lanbide Heziketarako IV Euskal Plana.

Laugarren plan honek eredu bateratu berri bat bultzatu nahi du Lanbide Heziketan, funtsezko hiru elementu hauetan oinarritua: Heziketa integratua, Berrikuntza aplikatua eta Ekintzailetza aktiboa.

Elementu hauei gehitu behar zaizkie, euskal Lanbide Heziketaren nazioartekotzea, eta Lanbide Heziketa eskaintzen duen ikastetxe motaren eraldaketa.

Eredu berriak Lanbide Heziketa eraldatzen du, gure enpresen espezializazio beharretara eta pertsonen enplegagarritasunean gertatzear den bilakaerara egokitzeko. Gainera, enpresei laguntza emango die, enpresa txiki eta ertainei bereziki, produktuetan eta ekoizpen prozesuetan berrikuntza garatzen laguntza. Ekintzaile-kultura bultzatuko du, bai eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan enpresak sortzea ere.

Lanbide Heziketaren IV Euskal Planak honako printzipio hauetan oinarrituko du bere garapena:

Lanbide Heziketaren gaineko ikuspegi integratua
Pertsona funtsezko helburu
Ezagutza eta berrikuntzaren aldeko apustua
Enpresekiko hurbiltasuna
Erantzukizun soziala eta inguru hurbilarekiko konpromisoa
Esperimentazioa
Koordinazioa eta elkarlana

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau