Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eraikinen Azterketa Teknikoaren kostua Birgaitzeko Renove Planaren laguntzen aurrekontu babesgarrian sartuko da. (2014-11-25(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 25

LABURPENA

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, gobernu-kontseiluak Etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua bigarrenez aldatzeko baimena eman du, 80/2014 Dekretura egokitu ahal izateko, diru-laguntza publikoak jaso nahi dituzten titularren eraikin guztiei azterketa teknikoa (EAT) egin beharko baitzaie.

Aldaketa horren ondorioz, alde batetik, familia bakarreko eraikinei egin beharreko kontserbazio, irisgarritasun edo eraginkortasun energetikoko lanak ez dira babestuko, finantza-neurriak eskatzeko egunean ez badute dagokien udaleko Erregistroko zigiludun EAT. Aldaketa hori bide publiko edo erabilera publikoko espazio batera ematen duen fatxadarik ez duten familia bakarreko eraikinei ere aplikatuko zaie.

Bestalde, Eraikinen Azterketa Teknikoaren txostena idazteko zerbitzu-sariak ere birgaitzearen aurrekontu babesgarrian sartuko dira, jardueraren benetako kostuarekin batera (obrak gauzatzea, eskubideen laguntza teknikoa, tasak eta bestelako prezio publikoak). Horrek EAT idazteko 1.000 euroko zuzeneko diru-laguntza ordeztuko du.

Eusko Jaurlaritzak 15,3 milioi euro bideratu ditu etxebizitzaren eta lurzoruaren arloetako jarduera babesgarrien diru-laguntza horietarako 2014. eta 2015. urteetan.

Obra babesgarriak kontserbazioarekin, irisgarritasun unibertsalarekin edota energia-eraginkortasunarekin lotuta daude, eraikinaren antzinakotasuna edozer dela ere. Hain zuzen ere, hurrengo obra hauek hartzen dituzte barne: egitura indartzea; fatxadak konpontzea; balkoiak, hegalak eta erlaitzak indartzea; eskailera indartzea; teilaberritzeak; igogailuak konpontzea eta instalatzea; etxebizitzen barneko aldea, etab.

Bestalde, jarduera babesgarritzat joko dira, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezartzen dituen mugetara iristeko edo horiek gainditzeko, eraikinaren inguratzaile termikoen gaineko lanak. Gainera, babesteko modukoak izango dira lokalak etxebizitza gisa atontzeko lanak, betiere dagokion udal-arauek horretarako aukera ematen badute eta atontze-lanak lokal bakoitzeko etxebizitza bana baino ez badu sortzen.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agmestudio
    2014.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco eliminará la ayuda directa de 1.000 euros para la redacción de las ITEs. http://t.co/8xS2bFWkzy