Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak emakumeenganako indarkeriaren kontra bere gaitzespena adierazten du

2014-11-25

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzaren sailburuekin batera, ‘Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna’ dela-eta, gaur goizean Lehendakaritzako sarreran egin den kontzentrazioaren buru izan da.

Ondoren, Gobernu Kontseiluaren ostean egin den ohiko prentsaurrekoan, Josu Erkoreka bozeramaileak hurrengo adierazpen instituzionala irakurri du:

“Azaroaren 25a dela-eta, hau da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aitortutako ‘Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna’, Eusko Jaurlaritzak indarkeria sexistaren espresio mota guztien aurrean bere gaitzespena agertu du, gogoratuz indarkeria mota hau gizartean dagoen emakume eta gizonen berdintasun ezaren ondorio dela.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten dugu, dimentsio orotan (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), bai eta sexismo mota oro ere, arinenak eta normalizatuenak barne.

Ezinbestekoa da ulertzea ezin daitekeela emakumeenganako indarkeriaren kontra borroka egin, gizonezkoen eta emakumezkoen ereduak sakon eraldatu gabe, ez eta harreman afektibo eta sexualak eraikitzeko modua aldatu gabe ere.

Honek konpromiso aktiboa eskatzen du emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan, bereziki haur eta gazteekin, eta beharrezkoak diren baliabideak eskainiz. Hori horrela, errespetuan, askatasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzen lagunduko diegu eta.  

Prebentzioko prozesu honek erreferentziazko eredu berriak sortzea ahalbidetzen du, hain zuzen ere, mutilek eta gizonek pribilegiozko jarrerarik eduki ez dezaten nesken eta emakumeen aldean, izan ere, indarkeria mota honen jatorria emakumeen menpekotasuna eta diskriminazioa betikotzen duen botere-harremanean baitago.

Adierazpen honekin, Eusko Jaurlaritzak bat egiten du emakumeen kontrako indarkeriaren gaitzespen eta salaketarekin eta gogoratu nahi du berdintasun politikak direla era honetako indarkeriak eragiten duen arazoa konpontzeko bidea, izan ere, emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren erakusle latzena baita”.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Maxuxta
    2015-04-04

    Comentario de Twitter:
    Repulsa institucional a la violencia contra las mujeres.

    http://t.co/Br0xCXw1sW

    #Euskadi
    #EuskalHerria

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)