Berriak
Eu

Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eta Cultura de Paz Fundazioak Euskadin bakerako eta bizikidetzarako aukerak aztertzeko topaketa antolatu dute

2014.eko azaroak 24

Asteazkenean, hilak 26, Bilbon eta ostegunean, hilak 27, Madrilen izango da

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eta Cultura de Paz Fundazioak «Euskadiko etorkizun baketsuaren alde: hormak eraitsiz eta zubiak eraikiz» topaketa antolatu dute, Euskadiko gizartean bakearen eta giza eskubideen kultura bultzatzeko. 

Topaketa asteazkenean, hilak 26, egingo dute Bilboko EiTBren egoitzako Multibox aretoan eta ostegunean, hilak 27, Madrileko Caixa-Forumen. Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari ohi eta Cultura de Paz Fundazioko presidenteak zuzenduko dute.

Bilboko eta Madrileko saioek bi zati izango dituzte: ordezkari politikoentzako, bakearekin eta giza eskubideekin lotutako elkarteetako ordezkarientzako, hedabideentzako eta unibertsitate eta kulturaren arloko pertsonentzako lan-saio itxia eta Euskadiko etorkizun baketsuari buruzko mahai-ingurua.

Lan saioetan, Eusko Jaurlaritzak onartu duen Bake eta Bizikidetza Plana aurkeztuko dute eta gatazkak izan dituzten gizarteetan pertsonak harremanetan jartzeko eta hautsitako harremanak berreskuratzeko erabili dituzten adiskidetze-elementuak aztertuko dituzte. 

Hala, galdera batzuei erantzun ondoren, Euskadin bakearen eta giza eskubideen kultura bultzatzeko egun dauden aukerei buruz eztabaidatuko dute.

Topaketan biltzen diren ideiak eta proposamenak jardunaldien amaierako testuan jasoko dituzte.

Jonan Fernándezek eta Federico Mayor Zaragozak ez ezik, hurrengo hauek ere hartuko dute parte: 

  • Gloria Cuartas Montoya, gizarte-langile eta giza eskubideen defendatzaile kolonbiarra. Apartado herriko alkate izan zen 1995 eta 1997 artean; Errepublikako senataria, 2010eko maiatzaren eta uztailaren artean eta Partaidetzaren eta Komunitate-Ekintzaren Barrutiko Institutuko zuzendaria, 2011an. Colombianos y Colombianas por la Paz elkartearen kidea da.
  • Roberto Savio, Ekonomiako doktorea eta kazetaria. Inter Press Service (IPS) erakundearen sortzailea eta presidente emeritua. Munduko Gizarte Foroaren Nazioarteko Batzordeko kidea.
  • Mila Ramos, Mujeres en Zona de Conflicto GGKEko presidentea da, eta nazioarteko lankidetzaren arloan aritu da lanean, koordinatzaile tekniko gisa Espainian, Bosnian, Kosovon, Palestinan, Kolonbian eta Marokon. Berdintasunaren defentsaren Meridiana saria jaso zuen 2000. urtean.
  • Ignacio Ramonet, soziologoa, semiologoa eta geopolitikan aditua. Aldizkaria eta Komunikazioaren teoriako irakaslea. Gaztelaniazko Le Monde diplomatique egunkariaren zuzendaria.

 EGITARAUA ETA INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)