Berriak
Eu

Beldur Barik, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako erakunde arteko lanaren eredu

2014.eko azaroak 24

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Beldur Barik programa aurkeztu du gaur goizean, eta berarekin izan dira EUDEL, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru aldundietako Berdintasun zuzendariak, Ibon Uribe, Laura Gómez eta Xabier Legarreta. Aurkezpenean ere izan dira Zumarragako alkatea, Mikel Serrano, eta Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakaria den Oihane Zabaleta. 

Beldur Barik programa, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea-ren esparruan. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.

2014ko Beldur Barik Topaketa Urola-Garaian, Zumarragan eta Urretxun, ospatuko da azaroaren 29ko arratsaldean, larunbata. Jaiak balio izango du urte osoan zehar, euskal geografia osotik gazteekin garatutako lan handiari amaiera emateko. Topaketan Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren (12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa) sariak banatuko dira. Ikus-entzunezko adierazpenak saritzen ditu,  neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten dieten aurre, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria sexistaren ukapen irmoan oinarritutako jarrerak.

Edizio honetan 224 izan dira aurkeztutako lanak. Horietatik 123 lehen kategoriakoak dira, 12 eta 17 urte bitartekoena. Bigarren kategoriari dagokionez, 18 eta 26 urte bitartekoa, 101 lan aurkeztu dira. Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko dira: 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezia. Horietaz gain, beste bi sari ere banatuko dira. Web-gunean egingo den herri-bozkaketarekin herria-saria aukeratuko da eta 300 euroko saria jasoko du. Eta, aurten lehen aldiz, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratuko da 300 euroko sariarekin eta EAEko (oraindik zehazteke) jaialdietatik hedatua izateko aukerarekin. Era berean, nabarmentzekoa da tokian-tokiko Beldur Barik lehiaketa ugari antolatu direla.

Aurkeztutako lanetan ikusten da gazteek geroz eta hobeto identifikatzen dutela indarkeria sexistan eragiten duten faktoreak. Zentzu horretan, lanak indarkerian baino gehiago berau indartzen duten ezberdintasun egoeratan zentratzen dira eta oso positiboki baloratzen da programak ezberdintasunezko egoera horietan eragin nahi baitu.

Beldur Barik bultzatzen duten instituzio guztiek nabarmentzen dute gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzearen garrantzia. Nahiz eta gazteengan indakeriak eragin handia izaten jarraitzen duen, geroz eta tresna gehiago dituzte erasoak identifikatu ahal izateko.

Beldur Barik bezalako programek laguntzen dute gazteen, eta batez ere nesken, indarkeria sexistaren identifikaziorako tresna horien eskuratzean. Gazteen jabekuntza eta indartze prozesuak errazten dituzte, eta, gainera, ezberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasunak indartzen dituzte. Hausnarketa prozesu horiekin, aldi berean, mutilek egoera horietan duten protagonismoa eta ardura identifikatzen dute.

Urola-Garaia, Beldur Barik Herria

Azaroaren 29an Urola-Garaian ospatuko den topaketan, eztabaidak, formazio tailerrak eta ikuskizun ugari ospatuko dira. Tailerrak Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean garatuko dira, eta sari-banaketa Urretxuko Labeaga Aretoan. Doaneko autobusak erraztuko dira publikoa hiru probintzietatik inolako arazorik gabe hurbildu eta bueltatu ahal izateko.

Honako hauek dira programatutako ekintzak:

  • 16:00-16:30 Ongi etorria, autobusen helduera Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxera.
  • 16:30-19:30 Tailerrak (Gure gorputzen jabe: hilerokoa bizitzeko moduak; desisaren laborategia; autodefentsa feminista eta rap feminista).
  • 19:30-20:00 Kalejira
  • 20:00-20:30 Lunch
  • 20:30-22:15 Sari banaketa Urretxuko Labeaga Aretoan. Lanen emanaldia
  • 22:15 Autobusen irteera Urretxutik.

Informazio gehiago www.beldurbarik.org

Puntu Lila

Bestalde, Azaroaren 25 ospatzeko (Emakumearenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna), Beldur Barik programa bultzatzen duten instituzio guztiek hiritargoa puntu lila erabiltzera animatzen dute. Gogorarazi nahi dute, gainera, ikurra publikoki erakusteak oinarrian emakumeen eta gizonen arteo ezberdintasun egoerak dituen indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa inplikatzen duela.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aranelizondo
    2014.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [@emakundEJGV] #BeldurBarik #EmakumeenKontrakoIndarkeriaren aurkako erakunde arteko lanaren eredu ➡ http://t.co/NBRaQPaWzr #ge…

  • @emakundEJGV
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [@emakundEJGV] #BeldurBarik #EmakumeenKontrakoIndarkeriaren aurkako erakunde arteko lanaren eredu ➡ http://t.co/NBRaQPaWzr #ge…

  • @emakundEJGV
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [@emakundEJGV] #BeldurBarik #EmakumeenKontrakoIndarkeriaren aurkako erakunde arteko lanaren eredu ➡ http://t.co/Fmr49ABEBc #gen…

  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    [@emakundEJGV] #BeldurBarik #EmakumeenKontrakoIndarkeriaren aurkako erakunde arteko lanaren eredu ➡ http://t.co/NBRaQPaWzr #generoindarkeria

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)