Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Forondako Mugako Ikuskaritza Puntua, 24 orduko zerbitzua eta bidaiarien nahiz kargako eragiketak sustatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Merkataritza Ganberak

2014.eko azaroak 24

  • ·          Akordioa sinatu dute Oregi, Maroto, De Andrés eta Rojok
  • «Erakundeen borondateak bateratu behar dira Forondako berehalako eraginkortasuna sustatzeko; horrela, bere potentzialtasunaren kudeaketa hobeagoa eta instalazioen garapen efikazagoa lortuko baita»

 

Forondako Mugako Ikuskaritza Puntua, 24 orduko zerbitzua eta bidaiariekin nahiz kargarekin zein industriaren sektorearekin zerikusia duten eragiketak sustatzeko neurri urgenteen hitzarmen bat aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza eta Industriako Ganberak gaur goizean.

 

«Forondako aireportua ezinbesteko azpiegitura da, Gasteizko, Arabako Lurralde Historikoaren eta Euskadiren etorkizuneko garapen orekaturako. Horregatik, erakundeen arteko borondateak bateratzeko beharra dago Forondaren berehalako eraginkortasuna sustatzeko; horrela, bere potentzialtasunaren kudeaketa hobeagoa eta instalazioen garapen efikazagoa lortuko baita» adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Gasteizko alkate Javier Marotok, Arabako diputatu nagusi Javier de Andrések eta Arabako Merkataritza Ganberako presidente Gregorio Rojok.

 

Administrazioek Merkataritza Ganberaren laguntzarekin gauzatzeko konpromisoa hartu dute: «Mugako Ikuskaritza Puntua (MIP) ahalik eta denbora gutxienean berriz irekitzeko behar diren kudeaketa guztiak egitea, gaur egun martxan dagoen Santurtzikoarekiko mendekotasun organikoarekin edo, halakorik bada, hitzarmena sinatu duten administrazioetako baten mende dagoen beste baten kontura berriz irekitzea proposatu dugu.»

 

Hitzarmenaren arabera, berrirekiera eskari bidez egingo da, AENAri zerbitzu berria behar adina iragartzeko betebeharra ezarrita; bermatu behar du zerbitzuaren balizko bezero izan daitezkeen guztiek izan behar dutela berrirekieraren, eta egin den baldintzen, berri.  Administrazio sinatzaile guztiak konprometitu dira zerbitzua esandako baldintzetan berrirekitzearen ondoriozko kostuak bere gain hartzera; azken batean, Eusko Jaurlaritzak hartuko lituzke bere gain MIPen zerbitzuaren finantzaketaren kostu osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bidez edota eskumen-esleipen materialaren bitartez izendatutako besteren baten bidez.

 

24 orduko zerbitzuari dagokionez, erakundeek aireportua, eskari bidez, ordutegi operatibotik kanpo irekita mantentzeko eta lau orduko aurrerapenarekin mantentzeko aukera proposatu dute. Eskaera hori aireportuko titularrak (AENAk) behar adina argitaratzeko eskaera eginda gauzatuko da. Argitalpen hori titularren komunikazio-bideetan (webgunean eta antzerakoetan) eta aireko kargaren hainbat forotan (bidaiarienak eta antzerakoetan) egingo da. Akordioak berme bat aurreikusten du. Berme horrekin aireportu-sistemako hainbat agentek Forondako aireportua hogeita lau orduko gaitasun operatiboa duen azpiegituratzat joko lukete. Aipatutako gaitasun operatibo hori aurrez abisatuta egingo litzateke eguneko ordutegian eta ez luke inolako murrizketarik izango gaueko ordutegian (orain egiten den bezala).

 

Era berean, hegaldi guztietarako homologazioa lortu nahi da (bidaiariak aipatzen dira, bereziki). Horrela, eguneko ordutegiko hegaldiek gaueko ordutegiko aireportuko tarifetara homologatuko lirateke, eragiketa zehatz bat zenbateko aurrerapenarekin eskatzen den kontuan izan gabe. Ondorioz, aireportuko tarifa egunez edo gauez bakarra izango litzateke.

 

Bidaiariak dituzten eragiketak

Forondako aireportuaren kokapenarengatik eta ezaugarri teknikoengatik administrazioek bat egin dute hau adierazten: «erradio luzeko hegaldien merkatuan aireportu gisa aukera ona dauka; izan ere, hegaldi horietan luzera jakin bateko pista behar dute aireontziek eta horixe eskaintzen du Forondak. Gainera, gaur egungo eskuragarritasun nabarmena kontuan izanda, aireportua erakargarria da noizean behingo charter eragiketetarako (ekitaldiekin lotutako charter eragiketetarako), hegaldi merkeetarako, opor-sasoirako edo hainbat eskema edo eredutarako.»

 

Hogeita lau orduko zerbitzua adierazitako baldintzetan ematen bada, turismo-sektoreko profesionalentzat merkatu potentzial bat da, baita alor jakin bateko aireko konpainientzat ere. Horregatik, aipatutako lan-ildoei jarraiki, Forondako aireportua sustatzeko bezeroak atzemateko estrategiak eta eragiketarik egokienak garatzeko konpromisoa hartu dute hitzarmena sinatu duten administrazioek. Konpromiso hori dagozkien erakundeetan duten partaidetzaren bidez gauzatuko dute.

 

Karga eta sektore industriala

Administrazioek badakite Forondako aireportuak merkantzien kargari dagokionez eta Arabako nahiz EAEko sektore industrialeko dinamizatzaile gisa garrantzi logistikoa duela, eta, horregatik, lan egiteko konpromisoa hartu dute, mota honetako eragiketetako partaideentzat erreferentziako aireportua izateko eta izan dadin gerora ere. 

 

Aireko azpiegitura aprobetxatuta, aireko kamioien eragiketekin sustatuko dute, zeren Forondak garraio aldaketako aireportu multimodal bat ziurtatzeko gaitasuna dauka.

 

Forondako azpiegitura bete-betean erabili nahi dute. Horrek esan nahi du mugarik gabeko karga-zerbitzuen eskaintza bat egingo dela eta aireportua Euskadiko eskaintza logistiko globalean integratuko dela. Horretarako, gai horiekin lotutako marketineko eta merkataritzako ekintzak ezarriko dira. Hori dela eta, AENArekin politika koordinatu bat egitea proposatu dute, sektore horretako aireportuko zerbitzuak eskaintzeko.

 

Oregi, Maroto, De Andrés eta Rojok hau adierazi dute: «Adierazpen orokor hori neurri oso zehatzen bultzada izan daiteke, aireportu-azpiegituraren eraginkortasunaren berehalako hobekuntza eragiteko; izan ere, ezarpena bera, bere horretan, aipatutako xedeak betetzeko aurrerapen handia da. 

 

Administrazioek modu bateratuan, Forondako aireportuarekiko erakunde edo administrazio eskudunen edo erabakitzeko gaitasun praktikoa duten erakunde edo administrazioen aurrean neurrien ezarpena sustatuko dute. Erakunderen batek aipatutako erakunde edo administrazioekin alde biko harreman bat badu (eta erlazio horretako eduki horretatik harago), neurriak erakunde horien guztien artean sustatutako eta guztiak barnean hartzen dituen hitzarmen gisa defendatuko dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gregorio Rojo, Javier de Andrés, Javier Maroto