Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gazteen enpleguari buruz hau adierazi du Aburtok: «Gure gizarteak bizirik irautea jokoan dago»

2014.eko azaroak 24

Novia Salcedo Fundazioak gazteen enpleguari buruz antolatu duen foroan Juan María Aburtok parte hartu du

Nazio Batuek 2019 - 2028ko aldia «Gazteen enpleguaren hamarkada» gisa deklaratzea eskatuko du Eusko Jaurlaritzak

Novia Salcedo Fundazioak antolatu duen Bilbao Youth Employment Forumean parte hartu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok. Foro hori UPV/EHUn, Bilbon, egin da. Bertan, besteak beste, hauek guztiek parte hartu dute: Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), enpresek, gazteen elkarteek eta sindikatuek. Horien guztien helburua ezagutza partekatua eraikitzea eta gazteen enpleguaren arazoari konponbidea ematea izan da. 

Gazteen egoerarengatik eta gazteek lan-munduan sartzeko dituzten zailtasunengatik kezkatuta dagoela adierazi du Aburtok. «Ekonomiaren eta gizartearen etorkizuna dira», adierazi du sailburuak eta, era berean, «ezin dira bilakatu elementu marjinalean», adierazi du. Zeren horrelako kolektiborik ez badago “gure gizarteak bizirik irautea jokoan dago”. Ildo horretatik, Nazio Batuek 2019 - 2028ko aldia gazteen enpleguaren hamarkada deklaratzeko dagoen nazioarteko mugimenduan Eusko Jaurlaritzak parte hartuko duela aurreratu du sailburuak.

Eusko Jaurlaritzak ikasketa-aldia eta lan-munduan txertatzea elkar hartzearen alde egiten duela azaldu du Juan María Aburtok foro horretan. Horregatik, Lehen Aukera izeneko programa du martxan Jaurlaritzak. Programa horren helburua gazteei lehenengo lan-esperientzia eskaintzea da; horrela, horien enplegagarritasuna hobetuko baita. Hala ere, zerbait ez dagoela ondo nabarmendu du Aburtok, sistemak bekak, diru-laguntzak eta hobariak tarteko funtzionatzen badu eta ez badu funtzionatzen kontratazioei dagokienez. «Bekadun gisa nahi ditugula, baina kontratatuta ez zaizkigula interesatzen ezin diegu adierazi gazteei», ziurtatu du Aburtok.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)