Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bi euskal ikastetxeri sariak

2014.eko azaroak 21

Euren ikasgeletan burutu dituzten hezkuntza-proiektuei esker sarituak izan dira bi euskal ikastetxe. Erandikoko Tartanga GLHBI institututua eta Gasteizko Sansomendi Ikastetxea dira sarituak, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Hezkuntza Saria jaso dute. Aipaturiko lehena, Erandioko Tartanga, Ingurumen Kudeaketaren eta Iraunkortasunaren alorrean izan da saritua, ikastetxe horretan garatu duten “Ingurumen Kudeaketa eta Iraunkortasuna Tartanga GLHBI” proiektuari esker. Gasteizko Sansomendi Ikastetxeak berriz, Hezkuntza Arrakasta Hobetzea alorrean jaso du saria, “Eskola arrakasta: hezkuntza komunitatearen erronka” proiektua landu duelako.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe hauek zoriondu nahi ditu, bai eta  bertako ikasleak, zuzendaritza taldeak eta proiektuetan ardura izan duten irakasle taldeak ere, gure Hezkuntzaren hobekuntzarako proiektu hauen bidez egin duten ekarpenagatik, eta eredugarri direlako ingurumen nahiz eskola-arrakastaren alorretan egitasmoak garatzen diharduten gainerako euskal ikastetxeentzat.  

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Shareng1
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Reconocimiento a dos centros educativos vascos IEFPS Tartanga de Erandio y el CPI Sansomendi de Vitoria-Gasteiz http://t.c

  • @Innobasque
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    Reconocimiento a dos centros educativos vascos IEFPS Tartanga de Erandio y el CPI Sansomendi de Vitoria-Gasteiz http://t.co/svX6cn6PJy

Komunikabideek behera kargatzeko