Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Zarraluquik eta Oregik bi erkidegoen arteko tren bidezko lotura bultzatzearen garrantzia nabarmendu dute

2014.eko azaroak 21
  • Nafarroak funtsezko kokapena dauka Ebroren arroan, Europarako lehen mailakoak diren Korridore kantauriar-mediterraneoak eta Korridore atlantikoak bat egiten baitute han
  • Nafarroako Sustapeneko kontseilariak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak abiadura handiaren garapena eta Europako hego-mendebaldean izango dituen onura ekonomikoak eta sozialak aztertu dituzte Iruñean

 

Nafarroako Gobernuko Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluquik eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik bi erkidegoak tren bidez lotzearen garrantzia nabarmendu dute gaur, eta Ebro Europarako lehen mailakoak diren bi korridore lotzen dituen ardatz estrategikoa dela: kantauriar-mediterraneoa eta atlantikoa. Horregatik da horren garrantzitsua Nafarroa. Gainera, biek adierazi dute Sustapen Ministerioak bi erkidegoen arteko lotura zehaztu behar duela.

 

Nafarroako Unibertsitatean egin duten topaketan, Zarraluquik nabarmendu du etorkizunean hiriak trenbide-sare baten bidez lotu beharko liratekeela, azkar aurrera egiteko funtsezkoa baita.

 

Bestalde, Oregik esan du Euskal Y Nafarroarekin lotzea ezinbestekoa dela, halako azpiegitura batek ekarriko lituzkeen dituen onurak kalkulaezinak direlako, bai bi erkidegoetarako, bai Penintsularen iparralderako eta Akitaniarako. Hala, bi eskualdeen kokapena salgaiak Europara karga urratu gabe irteteko estrategikotzat jo du. Ildo horretatik, Euskotreneko zuzendari Imanol Lezak azaldu du Paris eta Tours arteko ibilbidea 2017an amaitzea aurreikusi dutela eta balitekeela bi administrazioek garrantzitsutzat jo dute proiektuak lehenbailehen sustatzea.

 

Gainera, Oregik adierazi du Eusko Jaurlaritza Estatuak agindutako konpromisoa betetzen ari dela, eta Euskal Y abiadura handiko trenbidearen Gipuzkoako zatia eraikitzen ari dela. Horrenbestez, Espainiako Gobernuari eskatu dio Bizkaiko lanak egiteko konpromisoa lehenbailehen bete dezala, baita hiriburuetara iristekoak eta Bergarako lotunekoak, hau da, hiru adarrek bat egiten duten tokikoak, ere. Lotunea bost azpizatitan banatua dago. Horietako bat esleituta dago eta bestea lizitazioan.

 

Sustapen Ministerioak, Adif Alta Velocidad estatuko enpresaren bitartez, duela gutxi esleitu zuen Castejón eta Iruñea arteko abiadura handiko linea Altsasu eta Zaragoza arteko ohiko linearekin lotzeko proiektuaren idazketa, Saitec eta Pedelta enpresek sortutako ABEEri, 18 hilabeteko epearekin.

 

Garapena Nafarroan

 

Iruñea eta Castejón arteko ibilbideari dagokionez, 1. zatia (Castejón-Alesbes) bi azpizatitan banatuta dago eta 1.2 (Cadreita-Alesbes, 8,578 kilometrokoa) joan den uztailean amaitu eta entregatu zioten Adifi. 1.1 azpizatiari dagokionez, (Castejón-Cadreita, 6,195 kilometrokoa) % 65,83 dago bukatuta.

 

Bigarren eta hirugarren zatien kasuan (Alesbes-Olite, 15,291 kilometrokoa, eta Olite-Tafalla, 14,676 kilometrokoa), publikoaren aurrean ikusgai jarri zituzten apirilean eta Adif alegazioak aztertzen ari da. Irailean, Adifek baimena eman ondoren, Nafarroako Gobernuko Sustapeneko Departamentuak Trenbide Sektorearen Legeak 7.3 artikuluan jasotzen duen entzute-izapidea gauzatu zuen zati horietarako.

 

Alegazioak ebatzi ondoren, oinarrizko proiektua behin betiko onartuko dute eta, ondoren, eraikuntzako proiektuak amaitu eta onartuko dituzte, lizitazioari ekiteko. Azkenik, obrak esleitu eta gauzatuko dira.

 

Azkenik, 4. zatia, Tafalla eta Arrizabalaga artekoa (15,103 kilometrokoa) idazten ari dira eta Adifek oinarrizko proiektua onartu ondoren, jendaurreko informazioa abiaraziko da. Azkenik, 5. zatiari dagokionez (Arrizabalaga-Ezkirotz, 10,792 kilometrokoa), Nafarroako Gobernuan idazten ari dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis Zarraluqui