Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Arrisku psikosozialak enpresen prebentzio kudeaketan integratzeko erronka

2014.eko azaroak 21

“Antolakuntza, partaidetza eta erantzunkizun partekatua langileen arrisku psikosozialak prebenitzeko oinarrizkoak dira” nabarmendu du Izaskun Urien Azpitartek, OSALANeko Laneko Psikosoziologiaren Jardunaldien V. edizioan. Jardunaldian laneko psikosoziologiaren tekniko espezialistek, enpresak eta enpresa zein sindikatuetako agente sozialek parte hartu dute. Lan munduan inplikatutako agente ezberdinen partaidetzak gai honen gaineko azken aurrerapausuak jorratzea bideratu du.

 

OSALANeko (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) Laneko Psikosoziologiaren Jardunaldien bostgarren edizioak gai honen inguruko datu berriak eskaini eta arriskuak prebenitzeko aurrerapausuak jorratu ditu.  OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek, lan munduko agente ezberdinen inplikazioa eskertu du, "Laneko Psikosoziologia arloko agente guztien inplikazioa lortzearekin benetan pozik gaude OSALANen, askotan Laneko Arriskuen Prebentzioan ahaztutako arloa dela kontutan hartuta. Langileen osasuna eraginkortasunez defendatzeko arrisku psikosozialen prebentzioa espezialitate berezia eta beharrezkoa da. Euskadin, pertseberantziaz, zorroztasunez eta profesionaltasunez bide hau egiten gabiltzala esan dezakegu."

OSALANek eta beste instituzio batzuk burututako Laneko Psikosoziologiaren gaineko kanpaina instituzional ezberdinak partekatu dira jardunaldiaren Lan-Mahaietan, baita Vidrala, Cáritas eta Laugara Gizarte elkarte zein enpresek laneko arriskuen prebentzioan izandako esperientziak ere. Laneko Psikosoziologia Kudeatzeko tresnak diren, gidak eta jarraibideen protokoloak aurkeztu dira jardunaldian; eta Confebask-ek, enpresa agente soziala gisa, LAB, Euskadiko Langile Komisioak eta UGT sindikatuek, eta IMQ Prebentzioak enpresetan Arrisku Psikosozialak prebenitzeko hobekuntzen gainean dituzten iritziak batu dira.

Arrisku psikosozialen prebentzioa enpresen prebentzio kudeaketan barneratzeko beharrizana azpimarratu da jardunaldian, arriskuen ebaluazioa, lehentasunezko tresna izanik. "Arrisku psikosozialak ezin ditugu beste arriskuetatik banandu. Txarto planteatutako organizazioagatik laneko estresa bezalako gaitzak pairatzeko arriskuak ezin ditugu segurtasun, edo arrisku higieniko zein ergonomikoetatik bereiztu.  Modu berdinean jorratu behar dira. Beraz, geure enpresetako prebentzio kudeaketan barneratuta egotea ezinbestekoa da. Lan errealitate anitzaren aurrean gaude, eta berriro ere, arrisku psikosozialeei aurre egiteko ezinbesteko tresna arriskuen ebaluazioa dugu."

 

Informazioa eta difusioa, gakoak.

Laneko Psikosoziologiaren Jardunaldien bostgarren edizioan, OSALANek informazioa zabaldu, ezagutza gehitu eta formakuntzan sakondu du. Guztia arrisku psikosozialeei aurre egiteko.

Zentzu honetan, Laneko Psikosoziologiaren Kanpainaren barne, OSALANek lanean arazo psikosozialeei nola heldu azaltzeko bideoa aurkeztu du. Bertan, "arrisku psikosozialak prebenitu daitezke" mezu borobila trasmititzen da baita nabarmendu ere "gakoa enpresaren organizazio egokian dagoela".

Arrisku Psikosozialen prebentzioa OSALANen jarduera-ildo estrategikoetariko bat da. Kasu hauetan ere, prebentzio politikak sortu eta zabaltzeko egiten du lan. Enpresa zein erakundeei aholkularitza zerbitzua eskeintzen die, kontzientzia kolektiboa sustatu egiten du eta lan eremuetan prebentzio kultura ezartzeko lan egiten du.

Lan honen barne, enpresarien artean praktika egokiak sustatzeko OSALANeko kanpaina dago. “Lan aitzindaria da hau. Bertan, OSALANek prebentzio diziplina honetan lidergoa hartzen du, etorkizunarekiko konpromisoa. Honek, prebentzio arloan ere, geure espiritu ekintzailea aktiboa mantentzen du.", nabarmendu du OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek.

Gainera, Laneko Psikosoziologia jardunaldian laneko psikosoziologia kudeatzeko tresna ezberdinak aurkeztu dira, besteak beste, < Prebentzio delegatuei zuzendutako Arrisku Psikosozialen Prebentzio Gida>, <Laneko Jazarpenaren aurreko protokoloa>, <Organizazioko Arrisku Psikosozialen Sarrera Gida>,  edota < Langileen osasunaren Zainketa Espezifikorako aholku gida>.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)